Theater of Thought (Werner Herzog, 2023) BILBAO

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Aitzol García-Etxarri (DIPC, Ikerbasque), Rafael Yuste (Columbia University)
Noiz
2024/03/16
19:00
Lekua
Bizkaia Aretoa UPV/EHU - Mitxelena Entzunaretoa, Bilbao
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Theater of Thought (Werner Herzog, 2023) BILBAO
Filmaren fotograma.

Werner Herzog zinemagile mitikoaren lentearen bitartez, Theatre of Thought gogoa eta kontzientzia aztertzeko bidaia bizigarri bihurtzen da. Hala, gure pentsamenduak egiaz kontrolatzen ote ditugun zalantzan jartzeko gonbita egiten digu, edo, aldiz, gure burmuinak etorkizun ez hain urrunean kontrol mentaleko teknologien mende egongo ote diren pentsatzekoa.

Saioa Aitzol García Etxarriren aurkezpen labur bat eta Rafael Yusteren kolaborazioarekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)

Sarrerak

Hizlariari buruz

AitzolyRafael.png
Aitzol García Etxarri eta Rafael Yuste.

Aitzol García Etxarri Ikerbasque ikertzailea da DIPCn. Aitzol telekomunikazioetako ingeniaria eta zientzia fisikoetan doktorea da. Javier Aizpuruak eta Pedro Miguel Etxenikek gainbegiratu zuten bere doktorego-tesia, eta 2010eko doktorego-sari berezia eman zioten. Ondoren, Stanfordeko Unibertsitatean 4 urtez lan egin zuen ikertzaile gisa. 2015ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fellows Gipuzkoa laguntzari esker, Donostiara itzuli zen bere ikerketa-taldea osatzeko. Gaur egun, Aitzol DIPCko nano-fotonikako taldearen buru da, non 10 bat ikertzailek argiaren eta nanopartikulen arteko interakzioa aztertzen duten. Ikerketa horiei esker, teknologia optiko berriak garatu ahal izan dira, biomedikuntzaren eta konputazioaren arloan aplikazioak dituztenak. Gaur egun, beste abentura zientifiko batzuen artean, Aitzol “nanoneuro” proiektuaren buru da. Proiektu honek nanopartikulak erabili nahi ditu izaki bizidunetan jarduera neuronala modu seguruan eta ez-inbaditzailean erregistratu eta beharrezkoa denean moldatzeko. Bestalde, Aitzol zientzia dibulgatzailea ere bada. Besteak beste, dibulgazio-hitzaldi ugari ematen ditu eta mota askotako zikloetan partzen du. Euskadi Irratiko Baipasa saioko kolaboratzaile izandakoa da, eta aldizka JotDown Magazine bezalako argitalpen kulturaletan parte hartzen du. “Harrotasuna zientzian” ekimenanaren sortzaileetako bat da.Aurten Jakiundeko kide urgazle gazte izendatu dute.

Rafael Yuste Columbiako Unibertsitateko NeuroTechnology Centerreko zuzendaria eta Neurorights Foundationeko aholkularia da. Barack Obama lehendakariak 2013an iragarritako US BRAIN ekimena sorrarazi zuen zientzialari-talde txiki baten buru izan zen, eta International Brain Initiative (IBI) osatzen lagundu zuen 2017an. Morningside taldea, neuroteknologiaren eta adimen artifizialaren erabilera etikoaren aldeko diziplina anitzeko adituen mundu-konsortzioa, zuzendu zuen. Bere proiekturik berriena NanoNeuro ekimena da. Proiektu hau DIPC eta Columbiako Unibertsitateak lideratutako nanozientzia eta neurozientzia teknologia aitzindarien garapenaren bidez lotzen dituen nazioarteko konsortzioa da. Yuste Espainiako Medikuntza eta Zientzia Akademiako kidea da, baita Aranzadi Zientzia Elkartekoa ere. Zientziari egindako ekarpenegatik hainbat erakundek saritu dute, hala nola, New Yorkeko Alkatetzak, Neurozientziaren Elkarte Estatubatuarrak, Estatu Batuetako Osasun Institutuek eta Cajal Institutuak. 2018an, Tällberg Fundazioaren Eliason Global Lidership Prize saria jaso zutenetako bat izan zen neuroeskubideak sustatzen egindako lanagatik, eta 2022an Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria jaso zuen, euskara sustatzeko egindako lanagatik.