The birds - Los pájaros (Alfred Hitchcock, 1963)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Juan Ignacio Pérez Iglesias
Eusko Jaurlaritza
Noiz
2026/01/31
19:00
Lekua
Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
The birds - Los pájaros (Alfred Hitchcock, 1963)
The birds - Los pájaros (Alfred Hitchcock, 1963) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan.

Filmaren sinopsia:
Melanie San Frantziskoko goi-mailako gazte aberats eta esnob bat da. Kasualitatez ezagutu du Mitch Brenner abokatua, txori-denda batean. Abokatuak bazuen Melanieren bizitza zoroaren berri prentsaren bidez. Axolagabekeriaz tratatu du emakumea, eta nahiko sumindurik utzita
alde egiten du dendatik.

Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua da gaur egun. Biologian doktorea eta animalien fisiologian katedraduna EHUn, Kultura Zientifikoko Katedra zuzendu zuen 14 urtez. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gazteleraz

Egitaraua eta sarrerak:
Sarrerak

Hizlariari buruz

Foto Juan Ignacio Perez.jpg

Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua da gaur egun. Biologian doktorea eta animalien fisiologian katedraduna EHUn, Kultura Zientifikoko Katedra zuzendu zuen 14 urtez. DIPCko kidea da, eta The Conversation egunkariko Aholku Batzordeko presidentea izan da, baita Jakiundeko (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) presidentea ere. 2019an Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria jaso zuen. Animalia eta giza biologiari buruzko dibulgazio zientifikoko hainbat libururen egilea da.