The birds - Los pájaros (Alfred Hitchcock, 1963)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Juan Ignacio Pérez Iglesias
Eusko Jaurlaritza - Noiz
-
2026/01/30
19:00 - Lekua
- Tabakalera, Donostia
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Filmaren sinopsia:
Melanie San Frantziskoko goi-mailako gazte aberats eta esnob bat da. Kasualitatez ezagutu du Mitch Brenner abokatua, txori-denda batean. Abokatuak bazuen Melanieren bizitza zoroaren berri prentsaren bidez. Axolagabekeriaz tratatu du emakumea, eta nahiko sumindurik utzita
alde egiten du dendatik.
Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua da gaur egun. Biologian doktorea eta animalien fisiologian katedraduna EHUn, Kultura Zientifikoko Katedra zuzendu zuen 14 urtez. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.
Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gazteleraz
Egitaraua eta sarrerak:
Sarrerak
Hizlariari buruz

Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua da gaur egun. Biologian doktorea eta animalien fisiologian katedraduna EHUn, Kultura Zientifikoko Katedra zuzendu zuen 14 urtez. DIPCko kidea da, eta The Conversation egunkariko Aholku Batzordeko presidentea izan da, baita Jakiundeko (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) presidentea ere. 2019an Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria jaso zuen. Animalia eta giza biologiari buruzko dibulgazio zientifikoko hainbat libururen egilea da.