The social network - Sare soziala (David Fincher, 2010)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Antonio Casado da Rocha
EHU
Noiz
2026/01/23
19:00
Lekua
Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
The social network - Sare soziala (David Fincher, 2010)
The social network - Sare soziala (David Fincher, 2010) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan.

Filmaren sinopsia:
2003ko udazkeneko gau batean, Mark Zuckerberg Harvardeko ikasle eta programazioko jeinua ideia berri bat lantzen hasi zen: Facebook. Ikastetxe nagusi bateko gelan hasitako burutazio hura berehalaxe bilakatu zen sare sozial iraultzaile.

Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Antonio Casado da Rocha EHUko Ikerketa Arduratsurako zuzendaria da, eta irakasle-ikertzaile gisa lan egiten du Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailean. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingelesez, euskarazko azpitituluekin.
Aurkezpena: euskaraz

Egitaraua eta sarrerak:
Sarrerak

Hizlariari buruz

Foto_Antonio Casado da Rocha.jpg

Antonio Casado da Rocha (Donostia, 1970) EHUko Ikerketa Arduratsurako zuzendaria da, eta irakasle-ikertzaile gisa lan egiten du Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailean. EHUNUP Kultura Zientifikoko Masterra zuzendu zuen, sortu zenetik 2022ra arte. Etika aplikatuari, berrikuntza sozialari eta ideia politikoen historiari buruzko lanak argitaratu ditu. Zinema eta etikaren arteko harremanak aztertu ditu, besteak beste, Bioética para legos eta Bioethics at the movies liburuetan.