The Time Machine - Denboraren makina (George Pal, 1960)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Maria Navarro Gastiasoro
DIPC
Noiz
2025/01/16
19:00
Lekua
Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
The Time Machine - Denboraren makina (George Pal, 1960)
The Time Machine - Denboraren makina (George Pal, 1960) filmaren fotograma.

Ingalaterra, 1899. Zientzialari batek makina bat sortu du denboran zehar bidaiatzeko. Harekin, II. Mundu Gerrara joango da, 1966an holokausto nuklear batetik bizirik aterako da, eta 802.701. urtean zibilizazio bat aurkituko du uste zuen bezain idilikoa ez dena.

Saioa Maria Navarro Gastiasororen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Euskara, Aurkezpena: Euskara)

Sarrerak

Hizlariari buruz

maria_navarrogastiasoro.jpg

Maria Navarro Gastiasoro bilbotarra 2010ean Erasmusean joan zen Kopenhagera Fisikako ikasketak jarraitzera. Danimarkan 2016an doktoradutza bukatu ondoren, 3 urte eman zituen Minneapolisen (AEB) eta beste 3 Erroman (Italia) ikerketa talde ezberdinetan material kuantikoen inguruan teknika teoriko berriak ikasten eta lantzen. Duela urtebete bueltatu da Euskal Herrira bere ikerketa taldea DIPCn garatzera.