The Time Machine - Denboraren makina (George Pal, 1960)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Maria Navarro Gastiasoro
DIPC - Noiz
-
2025/01/21
19:00 - Lekua
- Golem Baiona Zinemak, Iruñea
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Ingalaterra, 1899. Zientzialari batek makina bat sortu du denboran zehar bidaiatzeko. Harekin, II. Mundu Gerrara joango da, 1966an holokausto nuklear batetik bizirik aterako da, eta 802.701. urtean zibilizazio bat aurkituko du uste zuen bezain idilikoa ez dena.
Saioa Maria Navarro Gastiasororen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Euskara, Aurkezpena: Euskara)
Hizlariari buruz
Maria Navarro Gastiasoro bilbotarra 2010ean Erasmusean joan zen Kopenhagera Fisikako ikasketak jarraitzera. Danimarkan 2016an doktoradutza bukatu ondoren, 3 urte eman zituen Minneapolisen (AEB) eta beste 3 Erroman (Italia) ikerketa talde ezberdinetan material kuantikoen inguruan teknika teoriko berriak ikasten eta lantzen. Duela urtebete bueltatu da Euskal Herrira bere ikerketa taldea DIPCn garatzera.