Tiempo de Silencio (Vicente Aranda, 1986)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Itziar Alkorta
UPV/EHU - Noiz
-
2024/02/17
19:00 - Lekua
- Bizkaia Aretoa UPV/EHU - Mitxelena Entzunaretoa, Bilbao
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Madril, 1940ko hamarkada. Pedro mediku gazte bat da. Minbiziari buruzko ikerketa-zentro ofizial batean lan egiten du, eta Ipar Amerikatik datozen akuriak baliatzen ditu lanerako. Akuririk gabe geratzen denean, zentroko atezainak “El Muecas” izeneko lagunarengana jotzeko aholkatuko dio, zeinak akuri pare bat hazi baititu ondoren saltzeko.
Saioa Itziar Alkortaren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Hizlariari buruz
Itziar Alkorta Calvo doktorea da UPV/EHUn. Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean post-doktorego egonaldia egin ostean, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko Sailean sartu zen 1998an, eta bertan irakasle titularra da. Irakaskuntzari dagokionez, DOCENTIAZ programak kalifikazio onak eman dizkio. Bere ibilbide zientifikoa antibiotikoekiko erresistentzian eta ospital eta ingurumenean duten hedapenean oinarritzen da. Eusko Jaurlaritzak onartutako ikerketa-talde bateko ikertzaile nagusia da. Ehun ikerketa-lan baino gehiago argitaratu ditu, proiektu zientifiko askoren buru eta zientzia-arduraduna izan da hainbat kongresu eta ikastaro nazional eta nazioartekoetan. Gaur egun, UPV/EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) zuzendaria da. Biofisika Institutuko (CSIC-EHU) zuzendaria eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanordea izan da.