Tiempo de Silencio (Vicente Aranda, 1986)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Fernando Cossío
UPV/EHU, Ikerbasque - Noiz
-
2024/02/20
19:00 - Lekua
- Golem Baiona Zinemak, Iruñea
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Madril, 1940ko hamarkada. Pedro mediku gazte bat da. Minbiziari buruzko ikerketa-zentro ofizial batean lan egiten du, eta Ipar Amerikatik datozen akuriak baliatzen ditu lanerako. Akuririk gabe geratzen denean, zentroko atezainak “El Muecas” izeneko lagunarengana jotzeko aholkatuko dio, zeinak akuri pare bat hazi baititu ondoren saltzeko.
Saioa Fernando Cossíoren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Hizlariari buruz
Fernando P. Cossío Zientzia Kimikoetan lizentziatua (Zaragozako Unibertsitatea) eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Centre National de la Recherche Scientificen (CNRS) eta University of California Los Angelesen (UCLA, AEB) ikertzaile izan zen. UPV/EHUko Kimika Fakultateko Kimika Organikoko I Saileko irakasle titularra, sail bereko katedraduna 2002az geroztik, UPV/EHUko Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea izan zen 2001-2003 bitartean. 2009az geroztik, Ikerbasque-ko (Zientziarako Euskal Fundazioaren) zuzendari zientifikoa da. 250 argitalpen baino gehiago egin ditu nazioarteko aldizkari indexatuetan, 28 doktorego-tesiren zuzendaria da, ekarpen zientifiko, patente eta I+G proiektu ugari egin ditu. Bere ikerketa alor nagusiak kimika medikoa, kimika fisikoa eta konputazionala dira eta gaur egun, kimika supramolekularraren eta partikulen fisikaren arteko mugan ere ikertzen du. Bere ibilbide zientifikoan sari eta aipamen ugari jaso ditu, besteak beste, Euskadi Ikerketa Saria (2000), Espainiako Kimikako Errege Elkartearen domina (2020), Chemistry Europe Fellows class of 2020/21 erakundeko kide izatea eta 2023az geroztik Espainiako Zientzien Errege Akademiako kide da.