Vincere (Marco Bellochio, 2009)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Antonio Rivera
UPV/EHU - Noiz
-
2025/01/23
19:00 - Lekua
- Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
XX. mendearen hasiera. Benito Mussolini gazte iraultzaile sozialistak Ida Dalser ezagutzen du, bera bezain grinatsua den emakume bat, eta Idak Benitoren borroka politikoa babestuko du, baita hark sozialismoa faxismoarekin ordezten duenean ere.
Saioa Antonio Riveraren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Italiera, Azpitituluak: Euskara, Aurkezpena: Euskara)
Hizlariari buruz
Antonio Rivera (1960) Historia Garaikideko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean. “Valentín de Foronda” Gizarte Historiako Institutuko zuzendaria da, eta “Nazionalizazioa, Estatua eta Indarkeria Politikoak” Euskal Unibertsitate Sistemaren Taldeko ikertzaile nagusia. Azken liburuak: 20 de diciembre de 1973: El día en que ETA puso en jaque al régimen franquista eta Historia de las derechas en España.