Vincere (Marco Bellochio, 2009)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Julián Casanova
Universidad de Zaragoza - Noiz
-
2025/01/24
19:00 - Lekua
- Tabakalera, Donostia
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
XX. mendearen hasiera. Benito Mussolini gazte iraultzaile sozialistak Ida Dalser ezagutzen du, bera bezain grinatsua den emakume bat, eta Idak Benitoren borroka politikoa babestuko du, baita hark sozialismoa faxismoarekin ordezten duenean ere.
Saioa Julián Casanovaren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Italiera, Azpitituluak: Euskara, Aurkezpena: Euskara)
Hizlariari buruz
Julián Casanova Historia Garaikideko katedraduna da Zaragozako Unibertsitatean eta irakasle bisitaria Vienako Central European Universityn. XX. mendeko historialari espainiar garrantzitsuenetako bat da Casanova, eta Espainiako gerra zibilari buruzko ikerketengatik da ezaguna nazioartean. Idatzi dituen liburu ugarietako batzuk ingelesera, arabierara eta turkierara itzuli dira. 2021ean Aragoiko Gobernuak Aragoiko Letren Saria eman zion. Una violencia indómita. El siglo XX europeo, da bere azken liburua (2020an argitaratua).