La cristalización de la danza (Dantzaren Kristalizazioa)
Dantzaren Kristalizazioa
- Parte-hartzailea
-
VANESA AIBAR (dantzaria) JUAN MANUEL GARCÍA-RUIZ (hizlaria) eta MARÍA MARÍN (musikaria)
DIPC - Noiz
-
2025/06/12
19:00 - Lekua
- Victoria Eugenia Antzokia, Kluba Aretoa
- Gehitu egutegira
-
iCal

La cristalización de la danza (Dantzaren Kristalizazioa) ikuskizuna, Juan Manuel García Ruiz kristalografoa eta Vanesa Aibar dantzari eta koreografoa elkar ezagutzetik sortutako proposamen originala da. Bidegurutze honek, hain ezaguna ez den kristalen eta dantza garaikide eta flamenkoaren arteko harreman historikoa zeharkatzen du, artearen inguruan beren ikuspegi osagarriei buruzko gogoeta eragiteaz gain; abstrakzioaren ideia, izaera inorganiko edo kristalinoaren bitartez hemen adierazia, mundu biologiko edo eta naturalak gorpuzten duen enpatiarekin aurrez-aurre jarriko da.
Hizlariari buruz
Juan Manuel Garcia Ruiz (Sevilla, 1953) zientzialaria Ikerbasque Irakaslea da DIPCn eta CSICeko Ohorezko Ikerketa Irakaslea. Bere ikerketaren ardatza kristalizazio fenomenoak dira; kristal erraldoien formakuntza, egitura biologiko eta geologikoen autoantolakuntzaren inplikazioak bizitzaren jatorria, bizitza primitiboa edo eta material berrien fabrikazioan. ERC-Synergy “Protos” proiektua europear anbiziotsua zuzentzen du, eta kultura zientifikoaren sustapenarekin eta artearen eta zientziaren arteko interfasearen esplorazioarekin konprometitutako kultur aktibista da.
Vanesa Aibar dantzaria eta sortzailea da. Bere lana flamenkotik abiatzen da dantza moderno, libre, estetiko eta goi-mailako teknikaduna eskaintzeko. Sierpe (2019), bere bakarkako lehen lanak, espainiar folkloreari dion lilura feminitatearen inguruko gogoetarekin konbinatzen du. Koreografo bezala Liminal, Áspid eta beste artista batzuekin bultzatutako hibridaziotik sortutako Todas Las Noches (Gau guztiak), Sara Canorekin batera, edo eta La Reina del Metal (Metalaren Erregina), Enric Monfort-ekin batera, sortu ditu. Bere ibilbidean jasotako sarien artean, azkenekoa, Dantza Ikuskizun Onenaren Max Saria izan zen 2023an.
María Marín. Utreran jaiotako kantari eta kitarrajolea. Kkitarra klasikoko ikasketak egin zituen Holandan. Flamenkoaren ikuspegi zabaleko artista da, eta jazz, musika klasiko, eta munduko musika proiektuetan kolaboratu du, Carles Benavent, Tomatito, Antonio Serrano eta Javier Colina bezalako nazioarteko artista entzutetsuekin.