Dantzaren Kristalizazioa
Ikuskizuna laister iritsiko da Donostiara
Kristalek antzinatik liluratu izan ditu gizakiak. Frogak ditugu hominidoek kolekzionatutako lehen objektuak kuartzo eta kaltzita kristalak izan zirela, ziurrenik, beren propietate optiko eta forma geometrikoek erakarrita. XXgarren mendeko aurrerakuntza zientifikoek ahalbidetu zuten azkenik kristalen erraiak behatzea, eta bere naturan, maila molekularrean azpian datzana agerian uztea; espazioan etengabe zabaltzen den materiaren ordenatzea.
Aurkikuntza honen inplikazioak ikaragarriak dira, eta eragin sakona izan dute ezaguera eta aurrerapen zientifikoetan, fisika eta kimikatik hasi eta biologia eta medikuntza arte. Nork imajinatuko zuen proteinetan oinarritutako kristalak sortu eta hauen egitura X izpiekin zehazteko gai izango ginela? Kristalek, egitura eta simetria mundu berri bat jarri dute agerian, eta sorkuntza artistikoa eragin eta inspiratu dute arkitektura, pintura edo eta dantza bezalako disziplinetan.
La cristalización de la danza (Dantzaren Kristalizazioa) ikuskizuna, Juan Manuel García Ruiz kristalografoaren eta Vanesa Aibar dantzari eta koreografoaren elkartzetik sortutako proposamen originala da. Bidegurutze honek, hain ezaguna ez den kristalen eta dantza moderno eta flamenkoaren arteko harreman historikoa zeharkatzen du, eta artearen inguruan, beren ikuspegi osagarriei buruzko gogoeta eragiten du; abstrakzioaren ideia, izaera inorganiko edo kristalinoaren bitartez adierazita hemen, mundu biologiko edo eta naturalak gorpuzten duen enpatiarekin aurrez-aurre jartzeko.
VANESA AIBAR, dantzaria
JUAN MANUEL GARCÍA-RUIZ, hizlaria
MARÍA MARÍN, musikaria
Juan Manuel Garcia Ruiz (Sevilla, 1953) Ikerbasque Irakaslea da DIPCn eta CSICeko Ohorezko Ikerketa Irakaslea. Bere ikerketaren ardatza kristalizazio fenomenoak dira; kristal erraldoien formakuntza, egitura biologiko eta geologikoen autoantolakuntzaren inplikazioak bizitzaren jatorria, bizitza primitiboa edo eta material berrien fabrikazioan. ERC-Synergy “Protos” proiektua europear anbiziotsua zuzentzen du, eta kultura zientifikoaren sustapenarekin eta artearen eta zientziaren arteko elkartrukearekin konprometitutako kultur aktibista da.
Vanesa Aibar dantzaria eta sortzailea da. Bere lana flamenkotik abiatzen da dantza moderno, libre, estetiko eta goi-mailako teknikaduna eskaintzeko. Sierpe (2019), bere bakarkako lehen lanak, espainiar folkloreari dion lilura feminitatearen inguruko gogoetarekin konbinatzen du. Koreografo bezala Liminal, Áspid eta beste artista batzuekin bultzatutako hibridaziotik sortutako Todas Las Noches (Gau guztiak), Sara Canorekin batera, edo eta La Reina del Metal (Metalaren Erregina), Enric Monfort-ekin batera, sortu ditu. Bere ibilbidean jasotako sarien artean, azkenekoa, Dantza Ikuskizun Onenaren Max Saria izan zen 2023an.
María Marín. Utreran jaiotako kantari eta kitarrajolea. Kkitarra klasikoko ikasketak egin zituen Holandan. Flamenkoaren ikuspegi zabaleko artista da, eta jazz, musika klasiko, eta munduko musika proiektuetan kolaboratu du, Carles Benavent, Tomatito, Antonio Serrano eta Javier Colina bezalako nazioarteko artista entzutetsuekin.
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (Fecyt) - Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CISC) eta DIPCren laguntza izan du proiektuak.
Ikuskizuna laister iritsiko da Donostiara
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean! 2024
- STROM - Astronomia Iklusiboa
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Donostia Zinemaldia zientziarekin bat
- Eskolen bisitak
- Emakumeak Zientzian
- On Zientzia
- Jot Down Ciencia
- Dantzaren Kristalizazioa
- Donostia, Zientzia Hiria
- Arte eta Zientzia
- Zientziaren Bide Berriak
- Harrotasuna Zientzian
- ZientziaKutxa
- Mestizajes
- Zientzia Astea
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Bizitza Zientifikoak
- Donostia Week-INN
- Mapping Ignorance
- IKUR Hitzaldi Kuantikoak
- Lankidetzak
- Ekitaldi bereziak
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK
- Albert Einstein