Materialen zientzia tailerra ikasleentzat DIPC eta CFMren eskutik

Donostia Week-INN

Parte-hartzailea
Irene Vittori, Marco Gobbi & Shayan Edalatmanesh
DIPC & CFM
Noiz
2024/10/29
10:00
Lekua
Santo Tomas Lizeoa
Antolatzaileak
2022an Berkuntza Astean materialen zientziaren inguruan CIC nanoGUNE, CFM eta DIPCK egindako tailerra.
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Materialen zientzia tailerra ikasleentzat DIPC eta CFMren eskutik
2022an CIC nanoGUNE; CFM eta DIPCk elkarlanean egindako materialen zientziaren inguruko tailerra.

Donostiako Sustapenak urriaren 25etik 31ra bitartean antolatutako Berrikuntzaren Astearen barruan, CFM eta DIPC ikerketa-zentroek materialen zientziari buruzko tailerra eskainiko dute Santo Tomas Lizeoan.

Tailerrean, materiari, nanozientziari eta fisika kuantikoari buruzko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, eta gure ikerketa-zentroetako ikertzaile hauek hartuko dute parte: Irene Vettori, Kimika Teoriko eta Komutazionala (CFM), Marco Gobbi, Nanophysics Lab (CFM) eta Shan Edalatmanesh, Spin physics systems.

Topaketan, ikasleek bertatik bertara ezagutuko dute zientzialari gonbidatuen ibilbidea eta ikerketa, eta esperimentu bitxiak ere egingo dituzte, material berriak nahieran sortzeko erabiltzen ditugun propietate liluragarri batzuk erakusteko.