Donostia Week-INN

Donostia WeekINN webgunean eta Donostia Sustapenaren webgunean dago Berrikuntzaren Asteari buruzko informazio guztia:

www.donostiainn.eus

Donostiako Sustapenaren ekimena hirian berrikuntza eta talentua sustatzeko
Donostia Week-INN

Urtero, tokiko enpresa eta proiektu berritzaileenak eta ikerketa- eta teknologia-zentroen ordezkariak astebetez biltzen dira ekitaldi jendetsu honetan. Jardueren programa zabala du: berritzaileentzako interakzio-foroak, herritarrentzako transmisio-eremuak, eta belaunaldi berrien gaitasun berritzaileak garatzera bereziki zuzendutako jarduerak. DIPCk jarduera horietako askotan jarduten du elkarlanean beste erakunde batzuekin batera.

Donostia WeekINN 2009 Berrikuntzaren Astearen 6. edizioan, DIPCk bi solasaldi antolatu zituen Baga Biga Faktorian, Zientzia & Fun delakoaren barruan; lehenengoan, inguruko zenbait zentrotako emakume zientzialariak izan ziren zientziako genero-berdintasunari buruz hitz egiteko; eta bigarrenean, futbolaren alderdi zientifikoenetako batzuetan jarri zen arreta. Bestalde, Euskadiko Filmategiarekin batera, Zinema eta Zientziako saio berezi bat antolatu zen, eta Appollo 11 dokumental txalotua (Todd Douglas Miller, 2019) proiektatu zen Tabakaleran. Azkenik, nanoKOMIK proiektua, nanofikziozko lehenengo komikia, San Martin merkatuan egon zen ikusgai.

 

Donostia WeekINN webgunean eta Donostia Sustapenaren webgunean dago Berrikuntzaren Asteari buruzko informazio guztia:

www.donostiainn.eus