Zientzia eta Berrikuntza barra librea: 50 urte proteinak tolesten

Donostia Week-INN

Parte-hartzailea
David de Sancho
DIPC
Noiz
2023/11/30
19:00
Lekua
Bar Mala Gissona (Zabaleta Kalea, 53, Gros, Donostia)
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Zientzia eta Berrikuntza barra librea: 50 urte proteinak tolesten

WeekINN Donostiako kultura agendako hitzordu garrantzitsua bihurtu da, aurtengo edizioa azaroaren 27tik 30era ospatuko da. Zientzia eta berrikuntza herritarrei modu erakargarrian hurbiltzea du helburu . "Zientzia eta Berrikuntzako Barra Librea" jarduerak dibulgazio hitzaldiak eskaintzen ditu. Hitzaldiak ulergarriak dira eta giro lasaian ematen dira, jakintza espezializatuaren eta publiko orokorraren arteko oztopoak ezabatzeko diseinatuta baitaude. Hiriko hainbat tabernetan eskaintzen dira hitzaldiak.

Oraingo honetan, David de Sanchok "50 urte proteinak tolesten" hitzaldia emango du Gros auzoko Mala Gissona tabernan, azaroaren 30ean, osteguna, 19:00etatik 20:00etara. Sergio Fernando Castillo (CIC biomaGUNE, "Biokatalisia: kimika eko-jasangarrirako bidea") eta Asier Rufinorekin (Gymchess-en sortzaileetakoa eta zuzendari nagusia, "Gymchess, jaque al erosión conocimiento") batera arituko da.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Izen ematea webgunean.

Hizlariari buruz

David de Sancho Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) ikertzailea da. Madrilgo Complutense Unibertsitatean doktoratu ondoren, bere lanak Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenera (CSIC), Cambridgeko Unibertsitatera eta CIC nanoGUNEra eraman du. Davidek proteinen konformazio-dinamika eta hauen tolestea ikertzen du metodo konputazionalak erabiliz.

Proteinek funtzio biologiko gehienak betetzen dituzte organismoetan. Neurri handi batean, proteinek ongi definitutako konformazioak hartzen dituztelako gertatzen da hori, hau da, tolestuta daudelako. Hamarkadetan zehar, toleste-prozesu honen konplexutasuna ikerketa askoren fokua izan da. Hitzaldi honetan,  proteinen toleste-prozesua aztertzera bideratutako 50 urte baino gehiagoko lana laburtuko da. Inoz baino esanguratsuagoa da, Alphafold algoritmoak zabaldu dituen soluzio posibleak direla eta.