Mahai-ingurua: Teknologia kuantikoetara hurbiltzen
Munduko hainbat lekutan garatzen ari diren teknologia kuantikoak oso presente egongo dira etorkizun hurbilean. Mahai-inguru honetan, hauen potentziala eta garapena ezagutuko ditugu hainbat espezializazio-esparrutan, baita erronka sozialetan duten eragina ere.
Mahai-ingurua gazteleraz izango da, eta Basque Quantum estrategiaren zuzendaria eta Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeko Ikerbasque irakaslea den Javier Aizpuruak, moderatuko du.
Hizlariari buruz
Celia Rogero Materialen Fisika Zentroko zuzendaria eta Espainiako Hutsaren Elkarteko (ASEVA) lehendakaria da. 2003an UAMen doktoratu zen. 2004tik 2009ra doktoratu ondoko ikertzailea izan zen Newcastle upon Tyneko Unibertsitateko Kimika Sailean eta Madrilgo Astrobiologia Zentroan (CAB, CSIC). Nanoeskalako propietate kimikoak aztertzen aditua da, eta gaur egungo ikerketa-ildo nagusia, Teknologia Kuantikoetarako Materialen Taldeko buru gisa, zehaztasun atomikoz dispositiboen goranzko fabrikazioan datza, aplikazio kuantikoetarako bereziki.
Kepa Ruiz Mirazo Estatu Solidoko fisikaria da (1994), Sistema Konplexuetako doktorea UPV/EHUn (2001), Doktoratu ondoko ikasketak Astrobiologian (CAB, 2002) eta Kimika Supramolekularrean (Zurich/Rome, 2003-2005) egina, Ramón y Cajal ikertzaile ohia (2007-2012) Biologiaren arloan. Gaur egun, EHUko ikertzaile doktore iraunkorra da. Biologia sintetikoan eta eredu protokelularretan aditua da, eta bere ikerketa nagusia bizitzaren jatorriaren arazoan datza, hainbat metodologiaren bidez landua eta biologiaren oinarri epistemologikoak ulertzeko modu gisa planteatua (adiera unibertsalean ulertuta -- ez Lur planetako biologia ezaguna bakarrik).
Aitor Moreno Fdz. de Leceta goi-mailako ingeniaria da Deustuko Unibertsitatean, eta Adimen Artifizialeko doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Adimen Artifizialaren eta Konputazio Kuantikoaren Departamentuko arduraduna da Ayesan, eta teknologia kuantikoen ikertzaile Nagusia Ibermática Fundazioan. Gainera, BigData eta Konputazio Kuantikoaren Programako irakaslea da Deustuko Unibertsitatean, Adimen Artifizialeko eta Konputazio Kuantikoko Programako irakaslea Nafarroako Unibertsitatean eta Automatismo eta Kontroleko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, besteak beste. Sistema hibridoetan optimizazio eta simulazio kuantikoetan oinarritutako sistemak ezartzearekin lotutako proiektuak kudeatzen ditu, batez ere, grafo semantiko gisa erlazioak eta ezagutza automatikoki erauztera eta inferitzera bideratuta daudenak.
IBM Quantum-eko Engagement Manager gisa, Cristina Sanz Euskadiko Quantum Innovation Centers-etako arduraduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) fisikako doktoretza egin zuen DIPCren eta Donostiako Materialen Fisika Zentroaren (CSIC-UPV/EHU) artean. Ia bi urtez software kuantikoa garatu ondoren, iaz IBMko taldearekin bat egin zuen, Basque Quantum proiektuarekin harremana bideratzeko; IBM-Euskadi Quantum Konputazio Zentroa eta IBM Quantum System One-en instalazioa Donostian.