Donostia, Zientzia Hiria
Donostia, Zientzia Hiria programaren bidez Donostiaren berezko ezaugarri diren gaiak eta tokiak zientziaren ikuspegitik aztertuko dira. Ekimen hau, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak babestutako Donostia Kulturaren programa berri bat da.
Lehen edizioaren egoitza nagusia Okendo Kultur Etxea izan zen, eta surfa eta zientzia izan zituen hizpide, hirian eta inguruan oso errotuta egon eta hainbat diziplina zientifikoren argitan azter daitezkeen hainbat prozesu interesgarri bateratzen dituelako.
Bigarren ediziotik aurrera, Donostia, Zientzia Hiria programak bat egin zuen San Telmo Museoaren Erronkak ekimenarekin, eta, hala, Donostia Kultura, San Telmo Museoa, DIPC eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko lankidetza proiektu bihurtu zen.
Donostia, Zientzia Hiria, bai tokiko biztanleei, bai bisitatzen dutenei, eguneroko kontuen atzean dagoen zientziaz gozatzera eta Donostian egiten den lehen mailako ikerketa ezagutzera dei egingo dien urteroko erreferente batean bihurtzea espero da.
Aurreko edizioak
Ez dago ekitaldirik programatuta
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean! 2024
- STROM - Astronomia Iklusiboa
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Donostia Zinemaldia zientziarekin bat
- Eskolen bisitak
- Emakumeak Zientzian
- On Zientzia
- Jot Down Ciencia
- Dantzaren Kristalizazioa
- Donostia, Zientzia Hiria
- Arte eta Zientzia
- Zientziaren Bide Berriak
- Harrotasuna Zientzian
- ZientziaKutxa
- Mestizajes
- Zientzia Astea
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Bizitza Zientifikoak
- Donostia Week-INN
- Mapping Ignorance
- IKUR Hitzaldi Kuantikoak
- Lankidetzak
- Ekitaldi bereziak
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK
- Albert Einstein