Teknologia Kuantikoak: Zer da hori?

Donostia, Zientzia Hiria

Parte-hartzailea
Javier Aizpurua
BasQ, DIPC
Noiz
2024/04/19
19:00
Lekua
San Telmo Museoa, Donostia / San Sebastián
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Teknologia Kuantikoak: Zer da hori?

IBMk (Quantum System One) zabaldu duen munduko seigarren superordenagailu kuantikoa jasotzeko prestatzen ari da Donostia. Baina, zer dakigu, benetan, zientzia, hezkuntza eta industria goitik behera alda ditzakeen teknologia horri buruz? Hizkera erraz eta hurbilean, Javier Aizpuruak, Euskal Herrian teknologia kuantikoak garatzen dituen Basque Quantum estrategiaren zuzendariak, teknologia horien oinarrizko kontzeptuak deskribatuko ditu hitzaldi honetan.

Hitzaldia euskaraz izango da.

Hizlariari buruz

Javier_Aizpurua.jpg

Javier Aizpurua fisikariak argiaren eta materia nanoegituratuaren arteko elkarreragina aztertzen du, besteak beste, optoelektronika miniaturizatuan, biosentsorikan edo informazio kuantikoan aplikazioak garatu ahal izateko. Ikerbasque irakaslea da DIPC zentroan, eta Eusko Jaurlaritzaren Basque Quantum ekimena koordinatzeaz ere arduratzen da. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) doktoratu ondoren, Göteborgeko Chalmers Unibertsitatean (Suedia) eta Marylandeko (AEB) National Institute of Standards and Technology erakundean ikasten jarraitu zuen. Ondoren, DIPC eta Materialen Fisika Zentrora (CSIC-UPV/EHU) batu zen, bertan 2004tik 2023ra lan egin eta mundi mailan erreferentea den Nanofotonikaren Teoria taldea sortu zuen. Duela gutxi Ikerkuntza Euskadi saria lortu du, eta Euskal Herriko Unibertsitateak ohorezko ikertzaile izendatu du.