“Emakume zientzialariak atzo eta gaur” Bilbon
Emakumeak Zientzian
- Parte-hartzailea
-
Maria N Gastiasoro, Alejandra Ruiz, Estefanía Abad & Maibelín Rosales
DIPC, Teknalia, ESS Bilbao & BCMaterials - Noiz
-
2025/02/13
18:00 - Lekua
- Ensantxeko Eraikina, Zabalgune Plaza, 11 - Bilbao
- Antolatzaileak
- Emakumeak Zientzian
- Gehitu egutegira
-
iCal

"Hazia erein / Siembra la semilla" lelopean, hogeita hamabost euskal erakundek elkarrekin antolatu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 9. edizioa, eta 60 ekintza baino gehiagoko programa zabala diseinatu dute, ekintza kolektibo txikiek, denboran zehar irauten dutenek, eragin eraldatzailea dutela azpimarratzeko.
Aktibitate nabarmenen artean, “Zientzialariak atzo eta gaur” ekitaldiarekin hitzordu berri bat izango dugu Bilbon otsailaren 13an. Lau emakume zientzialari Zabalguneko aretoko oholtzara igoko dira murgilduta dauden ikerketei buruz hitz egiteko eta historiako emakume zientzialari handietako batzuk omentzeko hauen bizitza eta ekarpen zientifiko liluragarrien kontakizunaren bidez. Ikerlari gonbidatuak eta omenduak honakoak dira:
Maria N Gastiasoro (DIPC) & Emmy Noether
Alejandra Ruiz (Teknalia) & Berta Benz
Estefanía Abad (ESS Bilbao) & Dorotea Barnés González
Maibelín Rosales (BCMaterials) & Rania Hamza