Atomoetatik izarretara: Unibertsoa Pauliren arabera

IKUR Hitzaldi Kuantikoak

Parte-hartzailea
Jan Philip Solovej
Noiz
2024/01/25
19:00
Lekua
San Telmo Museoa, Donostia / San Sebastián
Antolatzaileak
DIPC, UPV/EHU, BCAM
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Atomoetatik izarretara: Unibertsoa Pauliren arabera

Mundu kuantikoa gizakien behaketa eta intuiziotik kanpo dauden propietate harrigarriz beteta dago. Hala ere, XX. mendean zehar, ezaugarri horietako asko argitzen joan da fisika pixkanaka. Feynmanek mekanika kuantikoa inork benetan ulertu ezin duela zioen arren, gure mugak ez lirateke oztopoa izango bizi garen munduan dituen ondorio zuzenak ezagutzeko. Funtsezko propietate horietako batek lotura zuzena du gure unibertsoaren forma eta egonkortasunarekin. Pauliren bazterketa-printzipioa da, Austriako fisikari ospetsuak 1925ean formulatua. Hauxe izango da gure abiapuntua, kosmosean barrena egingo dugun bidaian, partikula ñimiñoenetatik zeru gorputz erraldoienetara, unibertsoa nolakoa den azaltzeko.

Jan Philip Solovej matematikari eta fisikari daniarraren hitzaldiaren ondoren, Arantzazu García Lekue DIPCko Ikerbasque ikerlariak elkarrizketa egingo dio eta solasaldia bideratuko du publikoarekin. Teknologia kuantikoen bultzada eta Donostian instalatuko den ordenagailu kuantikoaren iragarpena dela eta, buzoi bat prestatu da hiritarrek beren galderak egiteko aukera izan dezaten.

Bidali zure galdera

Hizkuntza: Ingelesa, itzulpen zerbitzua euskara eta gaztelerara.

Oharra: Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da.

Hizlariari buruz

Jan Philip Solovej 1961eko ekainaren 14an Kopenhagen (Danimarka) jaio zen. Princeton Unibertsitatean doktoratu zen 1989an. Doktoratu osteko zenbait postu ondoren, Jan Philip Solovej irakasle laguntzailea izan zen Princeton Unibertsitatean, 1991 eta 1995 bitartean. 1995etik 1997ra irakasle izan zen Aarhus Unibertsitatean (Danimarka) eta 1997az geroztik irakasle Kopenhageko Unibertsitatean. Solovej irakasleak ERC Advanced beka jaso du 2013 eta 2018 bitartean, eta, gaur egun, VILLUM fundazioak finantzatutako Teoria Kuantikoaren Matematikari buruzko ikerketa-zentroa zuzentzen du. Fisika matematikoaren nazioarteko elkartearen (IAMP) Henri Poincaré saria jaso zuen. Solovej irakasleak hainbat kargu administratibo bete ditu eta gaur egun Europako Matematika Elkarteko presudentea da. Bere ikerketak materia kuantikoaren egitura eta egonkortasunean oinarritzen dira, atomoetatik materia kondentsatuko sistemetaraino.