IKUR Hitzaldi Kuantikoak

IKUR Hitzaldi Kuantikoak, DIPC, UPV/EHU eta BCAM zentruek teknologia kuantikoen oinarri zientifikoa eta bere potentziala ezagutarazteko antolatutako saio publikoak dira.
IKUR Hitzaldi Kuantikoak

Ikerbasque ikerlari Geza Giedke, Donostia International Physics Center (DIPC), Enrique Rico, Euskal Herriko Unibertsitatekoa (EHU) eta Jean Bernard Bru, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM-UPV/EHU) zentrokoa, lider eta adituak dira teknologia kuantikoetan Euskal Herrian, eta elkarlanean jarri dute martxan IKUR Quantum Talks ekimena teknologia kuantikoen oinarriak ezagutzera emateko. Hauek dira orain arte publiko zabalari eskainitako saioak.

  • Maciej Lewenstein, Fisikaria, Institut de Ciències Fotòniques (ICFO). "Simulagailu kuantikoen hurrengo hamarkada" - 2023ko maiatzaren 17a, Bastida Aretoa, Azkuna Zentroa, Bilbo.
  • Jean Philip Solovej, Matematikaria eta fisikari matematikaria, Copenhagengo Unibertsitatea. "Atomoetatik izarretara: unibertsoa Pauliren arabera" - 2024ko urtarrialaren 25, San Telmo Museoa, Donostia - Elkarrizketatzailea: Aran Garcia Lekue.
  • Artur Ekert, Fisikaria, Oxfordeko Unibertsitatea. "Bell-en desberdintasunak: jakin-minetik segurtasunera" - 2024ko martxoaren 8, Bidebarrieta Auditorium, Bilbao - Elkarrizketatzailea: Luz Roncal.

Hitzaldi-ziklo hau Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak sustatutako IKUR Estrategiaren barruan kokatzen da, zeina Plan Osagarrien (PRTR-Cl7.I1) bidez NextGenerationEU funtsen laguntzarekin aurrera atera den.

Hurrengo Ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik programatuta