Jot Down Zientzia 2024 lehiaketa

Jot Down Ciencia

Noiz
2024/04/05 - 2024/04/14
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Jot Down Zientzia 2024 lehiaketa

Jot Down zientzia dibulgazio lehiaketaren deialdia zabaldu da. Aurten, lehiaketarako hautatuko gaia “hominidoak” izan dira, eta lau partaidetza modalitate ezarri dira:

  • Dibulgazio zientifikoko saiakera onen
  • Fikzio zientifikoko narrazio-testu onena
  • Ilustrazio zientifiko onena
  • Argazki zientifiko onena

Modalitate bakoitzean, 1000 euroko saria emango da. Testu irabazleak online argitaratuko dira, zehazki, dibulgazio saiakerak Jot Down aldizkarian, eat narrazio testuak berriz, Mercurio aldizkarian. Ilustrazio eta argazki (edo argazki sorta) irabazleak Jot Down-en paperezko aldizkarietan (jopt Down edo eta Jot Down Kids) argitaratuko dira, edo/eta Mercurio Aldizkarian. Finalistentzat, urtebeteko inskripzioa ezartzen da Jot Down eta Mercurio aldizkarietara, liburu-sorta, eta testuen argitalpena.

Lehiaketak Donostia International Physics Centerren, Canfranc-eko Lurrazpiko Laborategiaren eta Laboratorium Museoaren babesa du, Sevillako Unibertsitatea, Jot Down, Mercurio Aldizkari Kulturala eta Next Door editoreen laguntzarekin.

Lanak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 14ko 14:00ak arte egongo da zabalik, eta sari-banaketa Jot Down 2024 zientzia ekitaldian izango da, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan 2024ko maiatzaren 3an eta 4an.

Lehiaketaren oinarriak, Sariak & INFO

Gainera, aurten, Jot Down Zientzia ekitaldiaren hamaikagarren edizioa Donostian antolatzeko plazerra dugu, hominidoei buruz, maiatzaren 3 eta 4ean ospatuko dena Tabakalera – Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, Donostian. Bertan egingo da sari-banaketa.