Jot Down Zientzia 2024 - Haurrentzako tailerra: "Animalien eboluzioa: lehoiak, oreinak, gorilak eta gizakiak"
Jot Down Ciencia
- Noiz
-
2024/05/04
11:00 - Lekua
- Tabakalera, Kutxa Fundazioa Plaza, 4. solairua, Donostia
- Antolatzaileak
- DIPC, Jot Down
- Gehitu egutegira
- iCal
Jot Down Zientzia 2024 programaren baitan, haurrentzat "Animalien eboluzioa: lehoiak, oreinak, gorilak eta gizakiak" tailerra antolatu da Aranzadiren eskutik.
Tailerra Aranzadiko Jexux Tapia eta Manu Ceberiok gidatuko dute. Bertan lehoien (Panthera leo), gorilen (Gorilla gorilla) eta oreinen (Cervus elaphus) benetako hezurdurak hominidoen (Homo erectus, Homo Neanderthalensis, Homo sapiens) hezurduren erreplikekin konparatuko dira. Saioaren helburua diseinu anatomiko ezberdinak aztertzea eta gure eboluzioaren alderdirik esanguratsuenak azpimarratzea izango da beste animaliekin konparatuz: gure lokomozio-sistemaren diseinua, garezurraren garapena eta eskuen askatzea. Hainbat ezaugarri garrantzisu (ikusmen frontala, lokomozioa, prentsatzeko gaitasuna eta eskuen trebetasuna) jarduera praktikoekin landuko dira. Hezurdura originalak Aranzadiren zientzia kolekziokoak dira eta erreplikak Aranzadi eta J. Tapiarenak.
Tailerra 9-14 urte bitarteko haurrei zuzendua dago.
Saioak ordubete iraungo du eta bi txanda antolatuko dira maiatzak 4 larunbatean:
- Lehenengo txanda: 11:00h - 12:00h - Hizkuntza: Euskera.
- Bigarren txanda: 12:30h - 13:30h - Hizkuntza: Gaztelera
Aurretiko izen-ematea duen jarduera (izen ematea itxita).