Jot Down Zientzia 2024, Ostiraleko Hitzaldiak
Jot Down Ciencia
- Noiz
-
2024/05/03
18:00 - Lekua
- Tabakalera, Kutxa Fundazioa Plaza, 4. solairua, Donostia
- Antolatzaileak
- DIPC, Jot Down
- Gehitu egutegira
- iCal
Jot Down Zientzia 2024 - Hominidoak
Hitzaldi irekiak. Sarrera librea aforoa bete arte.
Hitzaldien hizkuntza: gaztelera.
Aurkezleak: Valentina Rodriguez (DIPC) eta Itxaso Azkune (DIPC).
18:00h Irekiera
18:15h Gizakiak, hominidoak eta galdutako beste tximinoak - Emiliano Bruner (Centro Nacional de Investigación sobre la Evolución Humana, Burgos (CENIEH), Centro de Investigación en Enfermedades Neurológicas, Madrid (CIEN))
Taxonomia dibertsitate biologikoa katalogatzen duen diziplina da, eta "hominido" terminoa giza generoaren bilakaera ulertzeko funtsezko kategoriatzat hartzen da. Hala ere, paleontologian zaila izan daiteke fosilei eskema zurrun batzuk aplikatzea, informazio gutxi baitago. Gainera, gizakiari dagokion guztia balio etiko, moral, kultural, baita ekonomikoekin, lotzen da ezinbestean, eta terminoak eta definizioak are gehiago nahasten ditu. Horrek modu serioan bidera dezake “besteak” partzialki partekatutako historia natural baten elementu independentetzat hartzeko perzepzioa.
18:45h Zergatik sortu zen nekazaritza? - Amaia Arranz (Ikerbasque, UPV/EHU, Aranzadi Zientzia Elkartea)
Nekazaritzarako trantsizioa gizateriaren historiako eraldaketarik garrantzitsuenetarikoa izan da, baina noiz, nola eta zergatik hasi zen prozesu hori? Hitzaldi honetan Asiako hego-mendebaldera bidaiatuko dugu historiaurreko funtsezko galdera horiei erantzuteko. Oraindik ehizan eta bilketan oinarritzen diren azken komunitateen bizimodua ezagutu, janariaz eta ogiak jokatu zuen rolaz hitz egin, eta gure bizimodua betiko aldatu zuen prozesu honi buruz dakigunaz (eta ez dakigunaz) gogoeta egingo dugu.
19:15h Artea eta Zientzia mahai-ingurua Clara Montero (Tabakalera), Mauricio Antón (ilustratzaile paleontologikoa) eta Marina Otero (Columbia University). Moderatzailea: Amaia Arregi (DIPC).
Artea eta zientzia, gizakiaren adimen eta sormeraren frutu dira bere bilakaeran. Mahai-inguru honetan artea eta zientziaren arteko simbiosiaz arituko gara Clara Montero arte historialari eta kudeatzailearekin, Mauricio Antón ilustratzaile paleontologikoarekin eta Marina Otero arkitekto eta ikertzailearekin. Solasaldiaren moderatzailea Amaia Arregi (DIPC) izango da.
20:00h Espeleologia. Gizakiaren azken muga Lur planetan - Sergio García Dils (Coordinador del International Cave Exploration Team CAVEX Rusia-Espania nazioarteko koordinatzailea).
Gaur egun, gero eta baliabide teknologiko eskuragarriagoak ditugu Lurreko edozein zoko, urruna bada ere, aztertzeko. Hori dela eta, gero eta gutxiago behar da gizakiak zuzenean esplorazio geografikoan parte hartzea. Oraindik ere badira kirol-erronkak, abenturazaleak edo turistikoak, fisikoki urrutiko lurraldeetara iristea eskatzen dutenak, baina gaur egun leku horiek ezagunak dira eta modu batera edo bestera dokumentatuta daude. Hala ere, oraindik ez dago Lurreko, haitzuloetako eta leize naturaletako erraiak osorik eta xehetasunez ezagutzeko aukera ematen duen teknologiarik, eta, beraz, gizakiak protagonismo esklusiboa daukan esplorazioaren azken muga da.
20:30h Jot Down Ciencia 2024 lehiaketaren sari banaketa
- Dibulgazio zientifikoko saiakera onena.
- Fikzio zientifikoko narrazio-testu onena.
- Ilustrazio zientifiko onena.
- Argazki zientifiko onena.
Hizlariari buruz
Emiliano Bruner Animalien Biologian doktorea da Erromako (Italia) La Sapienza Unibertsitatean. Hominidoen Paleoneurobiologiako taldearen arduraduna da Burgosko Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalean (CENIEH), eta Madrilgo Gaixotasun Neurologikoen Ikerketa Zentroan (CIEN) afiliatutako ikertzailea. Bere ikerketa-ildoetan neuroanatomia konparatua, paleoneurologia eta arkeologia kognitiboa sartzen dira. Batez ere, garun-azal parietalaren garapenaz, ikus-espazioaren integrazioaz eta arreta-sistemaren bilakaeraz arduratu da.
Amaia Arranz Otaegui Historian lizentziatua da eta Historiaurrean doktorea UPV/EHUn. Arkeobotanikan espezialista da eta bere ikerketaren zati handi bat Asiako hego-mendebaldean egin du (Siria, Libano, Jordania eta Iran). Bere ikerketa-ildoak, besteak beste, landare-dieta Paleolitoan eta Neolitoan, basa-landareen erabilera eta ondorengo etxekotze-prozesua dira. Asiako hego-mendebaldeko azken ehiztari-biltzaileek eta lehen nekazari-komunitateek kontsumitu zituzten elikagaien aztarnak ikertzen ari da gaur egun.
Clara Montero artearen historialaria eta kultur kudeatzailea da. Donostian jaio zen eta Artearen Historia, Psikologia eta Pedagogia ikasi zituen Frankfurteko Unibertsitatean. Frankfurteko Artearen Historiaren Institutuan eta Zuricheko arte-galerietan lan egin ondoren, Donostiara itzuli zen 2008an, eta Tabakalera proiektuan sartu zen, jardueren koordinatzaile gisa. Eusko Jaurlaritzako kultura sustatzeko zuzendari izendatu zuten 2012an, eta kultura-industrien arloan politika publikoak garatzen lagundu zuen. Gaur egun, Tabakalerako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko kultura-zuzendaria da.
Mauricio Anton ilustratzaile paleontologikoa da 1988az geroztik, eta bere lana mundu osoko museoetan dago ikusgai. “Fosilen sekretua” eta “Sabertooth” liburuak idatzi ditu, eta beste askoren egilekidea eta ilustratzailea da. Ikertzaile gisa egindako lanaren ondorioz, hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu, Natur Zientzien Museo Nazionaleko Paleobiologia Sailarekin lankidetzan. Dibulgazio-artikuluak argitaratu ditu, eta BBC eta National Geographic-ekin lankidetzan aritu da dokumentalen ekoizpenean. East Tennesseeko Unibertsitateko (AEB) “Basler” Bikaintasun Katedra eman zioten 2020an.
Marina Otero Verzier arkitektoa eta ikertzailea da. Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionaleko Arkitektura eta Diseinuko batzorde aholku-emaileko kidea da. Columbia University GSAPP Studio-X-ko programazioko zuzendaria, Diseinu Sozialeko Masterreko zuzendaria Design Academy Eindhovenen eta Nieuwe Institute-ko ikerketa zuzendaria Rotterdamen izan zen. Hainbat lan komisionatu ditu, Do Porto-ko Udal Galerian (2023), Veneziako Arkitektura Biurtekoan (2018, Osloko Arkitektura Hirurtekoa (2016) eta Shanghaiko Biurteko Arte Azokan (2022), besteak beste. Harvard-en Wheelwright Saria jaso zuen 2022an.
Sergio García Dils, espeleologian 1978an hasi eta gero, CAVEX Team-en sorrerako kide bihurtu zen Moskun, 1993an, batez ere Kaukasoko mendikatean (Abjasia eta Errusia), Alpe Julianoetan (Eslovenia) eta Tauruseko mendikatean (Turkia) arituz. Munduko sakontasun-errekorra hainbar aldiz lortzeagatik Krúbera-Voronya leizean (-2200 m) hainbat sari lortu ditu, hala nola Espeleologiako Nazioarteko Batasunaren Saria (Brasilia, 2001), Alexander Morozov Domina (Mosku, 2002), Espainiako Merituaren Errege Ordena (Madril, 2016) edota Espainiako Elkarte Geografikoaren Saria (Madril, 2016).