Aldatu txipa, murgildu kuantikan!
Kutxa Fundazioa eta DIPC
- Parte-hartzailea
-
Aran Garcia-Lekue
DIPC, Ikerbasque - Noiz
-
2025/05/14
18:30 - Lekua
- Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera, 1 solairua, Donostia)
- Antolatzaileak
- Kutxa Fundazioa, DIPC
- Gehitu egutegira
-
iCal

Nazio Batuen Erakundeak 2025. urtea Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea izendatu duela eta, Kutxa Fundazioak eta DIPCk "Kuantikaz blai!-¡Empápate de Cuántica!" hitzaldiak antolatu ditugu elkarlanean.
DIPCko Ikerbasque irakaslea eta nanoelektronikan aditua den Aran Garcia-Lekue fisikariak mundu subatomiko eta nanoeskalaren mundu liluragarrian murgiltzera gonbidatzen gaitu "Aldatu txipa, murgilcu kuantikan!" hitzaldian. Begientzat ikusezina den mundu hori gure intuizioari aurre egiten dioten legeek arautzen dute. Edonork ulertzeko moduko hizkeran azalduta, hitzaldi honetan fisika kuantikoaren propietate nagusiak ezagutu, eta gaur egun propietate horiek erabiltzen dituzten gailuz eta eguneroko aplikazioz inguratuta gaudela ohartuko gara. “Bigarren iraultza kuantikoa” deiturikoak etorkizunean gure bizitzetan izan lezakeen eragina ere erakutsiko digu.
Hitzaldia euskaraz izango da.
Sarrera librea eta doakoa, aforoa bete arte.
Hizlariari buruz
Aran Garcia-Lekue Ikerbasque ikertzailea eta DIPCko Proiektu Estrategikoen zuzendaria da. Fisika Zientzietan lizentziaduna eta Materialen Zientzian eta Ingeniaritzan doktorea UPV/EHU. Bere ikerketak propietate kuantiko elektronikoak nanoeskalan simulatzeko tresna konputazionalak garatu eta aplikatzea du ardatz. Azken urteetako bere lan-ildo nagusiak elektronika molekularraren eta dimentsio baxuko materialen arlokoak izan dira, zehazki, grafeno-nanoegituren ingurukoak. Material horiek nanoelektronikan eta konputazio kuantikoan erabiltzeko etorkizun handia dute.