J.J. Gómez Cadenasek "Abandonando Ítaca" liburua aurkeztuko du

Mestizajes

Parte-hartzailea
Juan José Gómez Cadenas (Ikerbasque, DIPC), Gustavo Ariel Schwartz (CFM CSIC-UPV/EHU), Juan Ramon Makuso, Víctor Gómez Pin
Noiz
2025/06/11
19:00
Lekua
Ernest Lluch K. E.
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
J.J. Gómez Cadenasek "Abandonando Ítaca" liburua aurkeztuko du

Juan José Gómez Cadenas DIPCko Ikerbasque irakasle eta idazleak "Abandonando Ítaca" bere azken liburua aurkeztuko du ekainaren 11n, 19:00etan, Donostiako Ernets Lluch Kultur Etxean.

Gustavo Ariel Schwartz (zientzialari eta idazlea), Juan Ramon Makuso (poeta eta editorea) eta Victor Gomez Pin (irakasle eta filosofoa) izango ditu lagun egileak bertan.

Clara Janések liburuaren hitzaurrean azaltzen duen bezala, “liburu honen orrialdeetan zehar, irakurleak Homerok La Odisean azaldutako gertaerak kontatzen dituen bakarrizketa bat ikusten du, baina ikuspuntu desberdinarekin, narrazio hau protagonistak, Ulises izan ezik, hil direnean gertatzen baita”.

Liburu aurkezpen hau DIPCren Mestizajes diziplinarteko programaren parte da. Artearen, literaturaren eta zientziaren arteko muga zeharkatzen du programa honek, konferentzien, mintegien, egoitzen, argitalpenen, ikerketa-proiektuen eta lankidetzen bidez ideia berriak sortzeko eremu emankor bat sortzeko asmoarekin.

Hizlariari buruz

Juan José Gómez Cadenas Ikerbasqueko irakaslea da Donostia International Physics Center (DIPC) zentroan. Bere ibilbidearen zatirik handiena neutrino izenez ezagutzen diren oinarrizko partikula eskiboak aztertzen eman du. NEXT proiektua zuzentzen du, neutrinoa bere antipartikula dela frogatu nahi duen esperimentua. Zientzialari gisa egindako lanaz gain, fikziozko eta zientzia-dibulgazioko hainbat libururen egilea ere bada.