Mestizajes
Hona hemen Mestizajes programari buruzko informazio guztia:

Mestizajes DIPCren diziplina arteko programa anbiziotsua da. Artearen, literaturaren eta zientziaren arteko muga urratzen du; hitzaldi, mintegi, egonaldi, argitalpen, ikerketa-proiektu eta lankidetzen bidez ideia berriak sortzeko eremu emankorra ereitea du helburu. Proiektuaren zuzendaria Gustavo Ariel Schwartz (CFM CSIC-UPV/EHU) da.
Urteetan zehar, Mestizajes programak hainbat ekimen sustatu ditu, besteak beste, hiru urtean behin Literatura eta Zientziari buruzko Nazioarteko Topaketak, Idazleentzako egonaldiak programa eta Kanadako The CulturePlex Lab humanitate digitalen laborategiarekin elkarlanean bultzatutako Kultur Analitikari Aplikatutako Sare Konplexuen eta Adimen Artifizialaren Ereduen inguruko ikerketa programa.
Beste proiektu batzuk Mestizajes-en baitan
La entrevista (Elkarrizketa) Luisa Etxenike idazleak eta Gustavo Ariel Schwartz fisikari eta idazleak elkarrekin idatzitako antzezlana da, zientziaren alderik gizatiarrena eszenaratzen duen diziplina arteko lankidetza berritzailean sortua. 2013an estreinatu zen, Victoria Eugenia Antzokian, Donostian, eta gero Bilbaon, Vitoria-Gasteizen eta Iruñean antzeztu zen, DIPCk antolatutako 2013. urteko Passion for Knowledge Nazioarteko Jaialdiaren testuinguruan. Gaztelerazko bertsioa, formatu digitalean, doan deskargatu daiteke esteka honetan. Ingelesezko bertsioa hemen dago eskuragarri.
Creativium argazki-liburu eta erakusketak mundu artistikoaren eta zientifikoaren arteko zentzu bikoitzeko gogoeta planteatzen du, sormenari eta sormen-prozesuei buruzko gogoeta egiten duten testuen bidez konektatutako zientzialariek beren eguneroko jardunean egiten dituzten argazki artistikoen bidez.
#Nodos liburua talde-lana da; 89 zientzialari, idazle, artista eta humanistek hainbat gairi buruz egindako hausnarketak biltzen ditu. Gaien konplexutasuna dela eta, lanketa transdiziplinarra nahitaezkoa da. Ezagutzaren esparru desberdinen arteko mugak esploratzen dituen abentura intelektuala da.
Hona hemen Mestizajes programari buruzko informazio guztia:
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Artea eta Zientzia
- STROM - Astronomia Inklusiboa
- Emakumeak Zientzian
- Eskolen bisitak
- On Zientzia
- Dantzaren Kristalizazioa
- Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean!
- Donostia Zinemaldia zientziarekin bat
- Jot Down Ciencia
- Donostia, Zientzia Hiria
- Zientziaren Bide Berriak
- Harrotasuna Zientzian
- ZientziaKutxa
- Mestizajes
- Zientzia Astea
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Inspira Bizitzak
- Donostia Week-INN
- Mapping Ignorance
- IKUR Hitzaldi Kuantikoak
- Lankidetzak
- Ekitaldi bereziak
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK
- Albert Einstein