Jorge Volpiren hitzaldia: "Inventar futuros. Los cruces de la imaginación científica y la imaginación artística"
Mestizajes
- Parte-hartzailea
-
Jorge Volpi
- Noiz
-
2025/10/15
19:00 - Lekua
- Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera, 1 solairua, Donostia)
- Antolatzaileak
- DIPC, CFM, CSIC, Kutxa Fundazioa
- Gehitu egutegira
-
iCal

Jorge Volpi idazleak "Inventar futuros. Los cruces de la imaginación científica y la imaginación artística" (Etorkizunak asmatu. Irudimen zientifikoaren eta irudimen artistikoaren arteko gurutzaketak) hitzaldi publikoa eskainiko du Mestizajes ekimenaren baitan antolatutako "Literatura eta Zientziari buruzko Nazioarteko 5. Topaketak" programazioaren baitan.
Mestizajes topaketa berriak jenialtasunarekin, kultura kartografiatzeko aukerarekin eta metodo kuantitatiboek kulturaren azterketan duten garrantziarekin lotutako gaiak ikuspegi askotatik lantzea du helburu. Jenialtasunaren eta eromenaren arteko harremanaz, testuinguruaren garrantziaz eta kulturaren azterketa kuantitatiboaz eztabaidatuko da, besteak beste. Diziplinaz haraindi, honako galdera hauek ere erantzuten saiatuko gara: jenialtasuna naturaren edo kulturaren emaitza da? Zenbatekoa da objektibotasunaren eta subjektibotasunaren eragina ideia iraultzaileak azaleratzeko prozesuan? Hurrengo Mozarten sorrera iragar dezakegu? Zientziak lagun diezaguke kultura ulertzen?
Hitzaldia gazteleraz izango da.
Sarrera doakoa aforoa bete arte.
Hizlariari buruz
Jorge Volpi (Mexiko, 1968). Hamabost eleberriren egilea da, horien artean aipagarriak dira honakoak: A pesar del oscuro silencio (1993), XX mendeko trilogia den En busca de Klingsor (Biblioteca Breve Saria, 1999), El fin de la locura (2003) eta Tiempo de cenizas (2006), La tejedora de sombras (Planeta-América Saria, 2011), Oscuro bosque oscuro (2010), Memorial del engaño (2013), Las elegidas (2014), Una novela criminal (Alfaguara saria, 2018), azken honetan oinarrituta izen bereko seriea egin zen Netflixen, eta Partes de guerra (2022). Saiakerak ere idatzi ditu: La imaginación y el poder (1998), La guerra y las palabras (2004), Mentiras contagiosas (Mazatlán saria, 2008), El insomnio de Bolívar (Amerikako Etxearen Eztabaida saria, 2009), Leer la mente (2011) eta Examen de mi padre (2016). Enrabiados (2023) ipuin liburua idatzi du. Las agujas dementes (2020), Mesa redonda (2024) eta Los amores feroces (2025) antzezlanen egilea da, baita Cuatro corridos (2011) eta Tristana (2025) operen libretoen egilea ere. 2008an Jose Donoso Saria jaso zuen bere lan osoaren omenez, eta Espainiako Isabel Katolikoaren Ordenaren Domina. Frantziako Arte eta Letren Ordenako Zalduna da. Bere liburuak hogeita hamar hizkuntzatara itzuli dira. Bere libururik berriena La invención de todas las cosas. Una historia de la ficción (2024) da. Gaur egun, Condeduque Kultura Garaikidearen Zentroko zuzendari artistikoa da, Madrilen.