Elkarrizketa antzezlana Madrilgo "Ciudad y Ciencia" bienalean ikusgai

Mestizajes

Noiz
2025/11/21
20:00
Lekua
Teatro Fernando de Rojas - Círculo de Bellas Artes, Madrid
Antolatzaileak
Círculo de Bellas Artes eta Bartzelonako Udala. Laguntzaileak: TeatrIEM (CSIC), Fundación Banco Sabadell eta DIPC.
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Elkarrizketa antzezlana Madrilgo "Ciudad y Ciencia" bienalean ikusgai

DIPCren "Mestizajes" programaren baitan idatzitako La Entrevista antzezlana eszenatokietara itzuliko da, estreinatu eta hamabi urtera. Azaroaren 21a ostiralean eta 22a larunbatean, Madrileko Fernando de Rojas Antzokian (Círculo de Bellas Artes) izango da ikusgai, "Ciudad y Ciencia" bienalaren barruan.

La entrevista (Elkarrizketa) Luisa Etxenike idazleak eta Gustavo Ariel Schwartz (CSIC, DIPC Associate) fisikari eta idazleak elkarrekin idatzitako antzezlana da. 2013an estreinatu zen, Victoria Eugenia Antzokian, Donostian, eta gero Bilbaon, Vitoria-Gasteizen eta Iruñean antzeztu zen, DIPCk antolatutako 2013. urteko Passion for Knowledge Nazioarteko Jaialdiaren testuinguruan.

Bere ibilbidearen maila gorenean dagoen zientzialari prestigiotsu baten eta kazetari zientifiko probokatzaile baten arteko topaketa gisa aurkeztua, Elkarrizketa antzezlana eztabaida sutsu gisa eraiki da, ikerketa zientifikoaren balioa eta erantzukizuna, eta honek gizartearekin eta bizitza publikoarekin duen harremana bezalako gaurkotasuneko gaien inguruan. Baina bi protagonistek ezin izango dute saihestu, trama dramatikoa aurrera doan heinean, eztabaida honek bigarren istorio bat azaleratzea, non pertsonaien identitateek ezaugarri berriak hartuko dituzten eta haien arteko harremanak ustekabeko konplexutasuna azaleratuko duen. Asmo eta gatazka pertsonal eta moralen baitan eraikia, apurka-apurka Elkarrizketan azaleratzen den harreman honek espresuki gogorarazten du XX. mendeko zientzialari garrantzitsuenetako biren artekoa: Niels Bohr daniarra eta Werner Heisenberg alemaniarrarena, 1941ean Kopenhagen izan zuten elkarrizketa ospetsuaren ondoren bat-batean amaitu zena.

Sarrera libre aforoa bete arte.

Gaztelerazko bertsioa, formatu digitalean, doan deskargatu daiteke esteka. Ingelesezko bertsioa hemen dago eskuragarri.