Rosa Monteroren hitzaldia: "La magnífica familia de los nerviosos"

Mestizajes

Parte-hartzailea
Rosa Montero
Noiz
2025/10/14
19:00
Lekua
Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera, 1 solairua, Donostia)
Antolatzaileak
DIPC, CFM, CSIC, Kutxa Fundazioa
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Rosa Monteroren hitzaldia: "La magnífica familia de los nerviosos"
(c) Isabel Wagemannen argazkia

Rosa Montero idazle eta kazetariak "La magnífica familia de los nerviosos" (Urdurien familia itzala) hitzaldi publikoa eskainiko du Mestizajes ekimenaren baitan antolatutako "Literatura eta Zientziari buruzko Nazioarteko 5. Topaketak" programazioaren baitan.

Mestizajes topaketa berriak jenialtasunarekin, kultura kartografiatzeko aukerarekin eta metodo kuantitatiboek kulturaren azterketan duten garrantziarekin lotutako gaiak ikuspegi askotatik lantzea du helburu. Jenialtasunaren eta eromenaren arteko harremanaz, testuinguruaren garrantziaz eta kulturaren azterketa kuantitatiboaz eztabaidatuko da, besteak beste. Diziplinaz haraindi, honako galdera hauek ere erantzuten saiatuko gara: jenialtasuna naturaren edo kulturaren emaitza da? Zenbatekoa da objektibotasunaren eta subjektibotasunaren eragina ideia iraultzaileak azaleratzeko prozesuan? Hurrengo Mozarten sorrera iragar al dezakegu? Zientziak lagundu al diezaguke kultura ulertzen?

Hitzaldia gazteleraz izango da.

Sarrera doakoa aforoa bete arte.

Hizlariari buruz

Rosa Montero (Madrid, 1951) idazlea eta kazetaria da. Eleberri arrakastatsuak argitaratu ditu eta El País egunkariko zutabegile nagusietako bat da. 1978an Elkarrizketen Mundu Saria irabazi zuen, 1980an erreportaje eta artikulu literarioen Kazetaritza Sari Nazionala eta 2005ean Madrilgo Prentsa Elkartearen Saria bizitza profesional osoagatik. Letren Sari Nazionala ere jasoa du (2017), Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina (2022), eta Frantziako Errepublikako Arte eta Letren Ofiziala da (2024). Besteak beste, El peso del corazón (2015), La buena suerte (2020), El peligro de estar cuerda (2022) eta Animales difíciles (2025) nobelak argitaratu ditu. Hogeita hamar bat hizkuntzatara itzulita dago bere lana. Honoris Causa doktorea da (Universidad de Puerto Rico) eta Munduko Zutabegileen Nazioarteko Saria jaso zuen 2014an.