Sari Banaketa Ekitaldia

On Zientzia

Noiz
2024/06/07
19:00
Lekua
Kutxa Fundazioa Plaza, 4. solairua, Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
Elhuyar, DIPC, Teknopolis
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Sari Banaketa Ekitaldia

Lehiaketaren helburua zientzia eta teknologiaren balio positiboak eta garapenekoak sustatzen dituzten bideo labur eta originalen ekoizpena eta difusioa bultzatzea da, publiko mota guztientzako baliagarri izan daitezen. Ekitaldian, Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatzen den lehiaketa honetako bideo irabazleak zein izen diren jakiteko aukera izango dugu. Halaber, zientzia eta ikerketari buruzko ikus-entzunezko ederrez gozatu ahal izango dugu.

Epaimahaiak hiru sari emango ditu:

  • Dibulgaziozko bideo onenaren saria: 3.000 euro
  • Euskarazko bideo onenaren saria: 2.000 euro
  • Gazte saria (18 urtetik beherakoentzat): 1.000 euro

Epaimahaiaren sariez gain, www.onzientzia.tv webgunean aldeko boto gehien jasotzen dituen bideoak jasoko du publikoaren saria: garaikurra eta bi lagunentzako afaria eta gaua Donostiako hotel batean, sari-banaketa ekitaldiarekin bat eginez.

Ekitaldian publiko gisa parte hartu nahi izanez gero eman izena beheko estekan:

Publiko bezela parte hartzeko izen ematea

Leku mugatuak.