El Palo de Eratóstenes - Bittor Zabalegiri elkarrizketa

El Palo de Eratóstenes

Noiz
2023/11/14
18:30
Lekua
Eureka! Zientzia Museoa
Antolatzaileak
Aranzadi Zientzia Elkartea, DIPC, Eureka! Zientzia Museoa
Gehitu egutegira
iCal

Webgunea

Subscribe to Newsletter
El Palo de Eratóstenes - Bittor Zabalegiri elkarrizketa

Dibulgazio-programa honen helburua arlo honetako ikerketarik puntakoena herritarrei hurbiltzea izango da, modu egiazkoan eta publiko orokorrarentzat ulergarriagoan.

Dibulgazio-saio irekiak eta doakoak izango dira, eta 90 minutu inguruko iraupena izango dute. Bertan, hurrengo hilabetean ikusgai egongo den zeruaren deskribapen laburra egingo da. Halaber, objektu astronomiko nabarmenenak aurkeztuko dira, zientzialari herritarrek egindako astrofotografiak aztertuz. Astronomiari eta astronautikari buruzko albiste nabarmenenak komentatuko dira. Virginia García eta Eduardo Zubia, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko kideak, arduratuko dira proiektu hau gauzatzeazGainera, ikertzaileak gonbidatuko dira beren lanei buruz hitz egiteko.

Hileko elkarrizketa: Bittor Zabalegi

Astrofotografoa da eta bere proiektuei buruz hitz egingo dugu, Norvegiako aurora borealekin hasi zenetik, Badajozen Far Light Team taldeko kideekin urrutiko behatoki bat martxan jarri arte.

Saioak streaming bidez emango dira eta Youtuben grabatu eta eskeiniko dira, ondoren ikusi nahi dituenarentzat.