El Palo de Eratóstenes

El Palo de Eratóstenes - Zientzia Elkarrizketak hitzaldi-zikloa Aranzadi Zientzia Elkartearen ekimena da, eta herritarren artean astronomiari buruzko ezagutza zabaldu nahi ditu. Proiektuak Eureka! Zientzia Museoaren eta Donostia International Physics Center-en (DIPC) laguntza du.
Saioek Eratostenes zientzialariaren izena dute; duela 2.000 urte Lurraren zirkunferentzia neurtu zuen, makila batek proiektatutako itzala erabiliz. Astronomian, astrofisikan, kosmologian eta hurbileko beste eremu zientifiko batzuetan oinarritutako zientzia-dibulgazioko programa da.
Saioak hileko bigarren asteartean izango dira, 18:30ean, Eureka! Zientzia Museoan ekainetik aurrera:
Topaketak zabalik Eureka! Zientzia Museoan
Saioek formatu erakargarria izango dute hainbat atalekin astronomiaren inguruko informazioa eta ezagutzak jasotzeko. Orohar, saioek 90 minutuko iraupena izango dute ataul hauetan banatuta:
- Zerua ikusgai: hurrengo hileko zeruaren deskribapen laburra
- Objektu astronomiko esanguratsuak: gainera, objektu astronomiko esanguratsuenak aurkeztuko dira, hiriko zientzialariek hartutako irudiak aztertuz.
- Albiste astronomikoak: astronomiari eta astronautikari buruzko berri garrantzitsuenak azalduko dira, bai hedabideetan agertzen direnak eta azalpen sakonagoa behar dutenak, bai eta garrantzitsuak izan arren oharkabean pasatu direnak ere.
- Ikertzaileei egindako elkarrizketak: ikerketa astronomikoan eta kosmologikoan diharduten bertako eta nazioarteko zientzialariak gonbidatuko dira beren esperientzia eta lana taldearekin partekatzera.
Saioak zuzenean emango dira eta, ondoren, Aranzadiko youtube kanalean egongo dira ikusgai.
Urteko programan, halaber, ikerketa zientifikoaren munduko leku berezietara egindako bisita gidatuak ere sartzen dira; esaterako, Javalanbreko Astronomia Behatokira (Teruel) edo Canfranceko Lurpeko Laborategira (Canfranc). Laborategi hauetan, DIPC hainbat ikerketa-proiektu ari da garatzen astronomiaren eta partikulen fisikaren arloan.
Ekitaldien Egutegia
Ekainaren 13a
Uztailaren 11
Irailaren 12a
Urriaren 10a
Azaroaren 14a
Abenduaren 12a
Zatoz gurekin Eureka! Zientzia Museora, hor kanpoan dagoen unibertsoa elkarrekin aztertzeko!
Ez dago ekitaldirik programatuta
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- top@DIPC topaketak - Zientziarekin solasean!
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Emakumeak Zientzian
- On Zientzia
- ZientziaKutxa
- Harrotasuna Zientzian
- Proiekzioak Belodromoan
- Eskolen bisitak
- Mestizajes
- Surfa eta zientzia
- Zientziaren Bide Berriak
- Jot Down Ciencia
- Zientzia Astea
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Bizitza Zientifikoak
- Donostia Week-INN
- Mapping Ignorance
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK
- Albert Einstein