El Palo de Eratóstenes - Elkarrizketa astronomikoa Silvia Bonolirekin

El Palo de Eratóstenes

Parte-hartzailea
Silvia Bonoli
DIPC
Noiz
2024/04/09
18:30
Lekua
Eureka! Zientzia Museoa
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
El Palo de Eratóstenes - Elkarrizketa astronomikoa Silvia Bonolirekin

El Palo de Eratóstenes – Zientzia Elkarrizketak hitzaldi zikloa astronomiaren ezaguntzak herritarrei hurbiltzeko asmoz sortutako Aranzadi Zientzia elkartearen ekimena da. Proiektuak Eureka! Zientzia Museoaren eta Donostia International Physics Centerren (DIPC) laguntza jasotzen du.

Dibulgazio-saioek 90 minutuko iraupena dute eta astronomiaren gaurkotasuna biltzen duten atal ezberdinez osatzen dira: hilabeteko zeruaren deskribapena, objetu astronomiko nabarmenen aurkezpena, albiste astronomikoak eta ikertzaileei elkarrizketak.

Apirileko saioak ondorengo edukiak izango ditu:

Hilabetako elkarrizketa: Silvia Bonoli

Silvia Bonoli DIPCko ikerlaria da eta zulo beltz supermasiboen osaketa eta eboluzioa aztertzen ditu bertan. Bere ibilbide profesional eta proiektu zientifikoez arituko gara berriketan.

Hilabeteko albistea: Zulo beltz supermasiboak

2019. urtean Event Horizon Telescopek eratutako M87 zulo beltzaren inguruko irudiek objetu horiek ulertzeko modua eraldatu zuten. Azken azterlanek beren natura eta jatorria hobeto ulertzen laguntze dute.

Hilabeteko irudia: 12P/Pons-Brooks kometa

Aurtengo martxoko Alicia Lozano eta Vicent Peris astroargazkilarien Pons-Brooks kometaren irudiak aurkeztuko ditugu.