Eratostenesen makila - Zientzia elkarrizketa Yetli Rosasekin
El Palo de Eratóstenes
- Parte-hartzailea
-
Yetli Rosas
DIPC - Noiz
-
2023/12/12
18:30 - Lekua
- Eureka Zientzia Museoa, Mikeletegi Pasealekua, 43, Donostia
- Antolatzaileak
- Aranzadi Zientzia Elkartea, Eureka Zientzia Museoa, DIPC
- Gehitu egutegira
-
iCal

Eratostenesen makila dibulgazio-programaren helburua arlo honetako ikerketarik puntakoena herritarrei hurbiltzea izango da, modu egiazkoan eta publiko orokorrarentzat ulergarriagoan. Dibulgazio-saio irekiak eta doakoak izango dira, eta 90 minutu inguruko iraupena izango dute. Bertan, hurrengo hilabetean ikusgai egongo den zeruaren deskribapen laburra egingo da. Halaber, objektu astronomiko nabarmenenak aurkeztuko dira, zientzialari herritarrek egindako astrofotografiak aztertuz. Astronomiari eta astronautikari buruzko albiste nabarmenenak komentatuko dira. Virginia García eta Eduardo Zubia, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko kideak, arduratuko dira proiektu hau gauzatzeaz. Gainera, ikertzaileak gonbidatuko dira beren lanei buruz hitz egiteko.
- Hileko elkarrizketa: Yetli Rosas, DIPCko ikerlaria
- Hileko berria: Jamen Werbb teleskopioak Herbig-Haro objetuak ikusi ditu.
- Hileko irudia: Nebulosa ilunak Cefeon
Saioak streaming bidez emango dira eta Youtuben grabatu eta eskeiniko dira, ondoren ikusi nahi dituenarentzat.
Hizkuntza: Gaztelera.
Hizlariari buruz
Yetli Rosas doktoratu ondoko ikertzailea da DIPCn, galaxien prestakuntzaren eta bilakaeraren arloan. Durham Universityn doktoratu zen eredu kosmologiko hidrodinamikoak lantzen. Gaur egungo ikerketa-ildoen artean, simulazio magneto-hidrodinamikoen bidez barratutako galaxien azterketa nabarmentzen da.