Hitzaldia: “Unibertsoaren esplorazio sentsoriala”

Passion for Knowledge

Parte-hartzailea
Dr Amelia Ortiz-Gil
Valentziako Behatoki Astronomikoa
Noiz
2023/10/18
19:00
Lekua
Kutxa Fundazioa Plaza, 4. solairua, Tabakalera, Donostia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Hitzaldia: “Unibertsoaren esplorazio sentsoriala”

Unibertsoa begiz hautematen ohituta gaude. Hitzaldi honetan, ordea, kosmosa hautemateko beste bide batzuk erabiliko ditugu: entzumena, ukimena, usaimena eta dastamena. Beste paradigma horrek dibertsitate funtzionala dutenen inklusiorako aukera ematen du.

Hizlariari buruz

Amelia Ortiz Gil doktorea astronomoa da Valentziako Unibertsitateko Behatoki Astronomikoan. Ikerketan jardun du bere bide profesionalaren zati batean, eta, orain, astronomiaren dibulgazioan dihardu, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat bereziki. Nazioarteko Astronomia Elkarteko Astronomiaren Dibulgazio Bulegoko ordezkaria izan da Espainian. Sari asko jaso ditu; esate baterako, planeta-zientzien dibulgaziorako Europlanet saria eta dibulgazio zientifikoko ibilbidearen X. José María Savirón saria.