Passion for Knowledge
Informazio gehiago jaialdiaren webgunean:
Passion for Knowledge jaialdiak zientzia funtsezko jarduera gisa sustatzen du etorkizuneko belaunaldien ongizaterako. Jaialdia askotarikoa da, eta ezagutzaren benetako jaialdi gisa diseinatu da. Hiru urtez behin egiten da, eta Euskal Herri osora hedatzen da.
Jaialdi handi honetan, azken urteotako aurkikuntza esanguratsuenetako batzuen protagonista izan diren zientziako pertsona ospetsuek hartzen dute parte. Edonoren eskura dagoen luxu handia da, besteak beste, Victoria Eugenia Antzokian (Donostia) eta Euskalduna Jauregia (Bilbao) egiten diren hitzaldi publikoetara joatea eta Nobel saridunen eta mundu-mailako adituen ondoan ikasten jarraitzea.
Programa zabalean, osoko hitzaldiak ez ezik, askotariko publikoentzako jarduerak ere badaude; besteak beste, bigarren hezkuntzako ikasleak eta zientzialariak elkartzen dituen topaketak, Naukas saioak, streamer saioak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak edo eta proiekzioak.
Jaialdiaren hurrengo edizioa 2026ko irailaren 28tik urriaren 3ra ospatuko da.
Informazio gehiago jaialdiaren webgunean:
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- STROM - Astronomia Inklusiboa
- On Zientzia
- Kutxa Fundazioa eta DIPC
- DIPC Kultura Bilduma
- Zientziaren Historia
- Zientziaren Bide Berriak
- Eskolen bisitak
- Mapping Ignorance
- Donostia Zinemaldia zientziarekin bat
- Artea eta Zientzia
- Emakumeak Zientzian
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean!
- Dantzaren Kristalizazioa
- Ciencia Jot Down
- Donostia, Zientzia Hiria
- Mestizajes
- Zientzia Astea
- Harrotasuna Zientzian
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Inspira Bizitzak
- Donostia Week-INN
- IKUR Hitzaldi Kuantikoak
- Lankidetzak
- Ekitaldi bereziak
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK
- Albert Einstein
- STEAM Sare: Gorputz grabitatorioak