Passion for Knowledge - Zientzia jaialdia

Passion for Knowledge

Noiz
2026/09/28 - 2026/10/03
Lekua
Donostia, Bilbao
Antolatzaileak
DIPC
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Passion for Knowledge - Zientzia jaialdia

Murgildu Passion for Knowledge jaialdian

Passion for Knowledge (P4K) herritar guztiei irekitako zientzia arloko nazioarteko jaialdia da. Ikuspegi berritzailearen eta jarduera-programa zabalaren bidez, jaialdiak zientzia funtsezko kultura-jarduera gisa sustatzen du, etorkizuneko belaunaldien ongizateari laguntzeko, eta aurrerapen zientifiko, teknologiko eta sozialaren bultzatzaile bihurtzeko.

Passion for Knowledge jaialdiaren seigarren edizioa 2026ko irailaren 28tik urriaren 3ra bitartean egingo da. Donostiako Victoria Eugenia Antzokia izango da berriro ere egoitza nagusia, eta Bilbon ere egingo dira jarduera batzuk.

Passion for Knowledge egitasmoak zientziaren, kulturaren eta pentsamendu garaikidearen erreferente diren pertsona entzutetsuak biltzen ditu, ezagutza gizartera hurbiltzeko eta diziplina desberdinen arteko elkarrizketa sustatzeko helburuarekin. Programak hitzaldi nagusiak eta publiko ezberdinei zuzendutako jarduerak uztartzen ditu: bigarren hezkuntzako ikasleekin topaketak, Naukas saioak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak eta eduki-sortzaileekin egindako dibulgazio-jarduerak, besteak beste.