Solasaldia: “Amaraun kosmikotik partikula mamuraino: gure unibertsoari buruzko gogoeta bat, artearen eta zientziaren ikuspegitik”

Passion for Knowledge

Parte-hartzailea
Dr Raúl Angulo, Patricia Cancelo, Dr Francesc Monrabal
Donostia International Physics Center (DIPC)
Noiz
2023/10/27
19:00
Lekua
Ruiz Balerdi aretoa, 4. solairua, Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Kutxa Fundazioa
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Solasaldia: “Amaraun kosmikotik partikula mamuraino: gure unibertsoari buruzko gogoeta bat, artearen eta zientziaren ikuspegitik”

Nola uler ditzakegu unibertso ezagunaren mugak? Eta arteak eta zientziak nola topatu dezakete elkar eta elkarren osagarri izan? Mahai-inguru honetan, DIPCko zientzialariek azalduko dute nola aztertu daitezkeen unibertsoa eta haren lege fisikoak lurpeko esperimentuak eginez eta superordenagailuetako simulazioak erabiliz. Halaber, beren esperientziak Patricia Cancelo margolariaren prozesu artistikoarekin alderatuko dituzte.

Hizlariari buruz

Raúl Angulo doktorea astronomoa eta Ikerbasque ikertzailea da Donostia International Physics Center ikerketa-zentroan. Superordenagailuetan unibertsoak sortzen jardun du bere ibilbidean, inguruko kosmosa sortzeko aukera ematen duten lege fisikoak ulertu nahian. Sari mordoa jaso du bere ikerketa-lanengatik; besteak beste, Europako Ikerketa Kontseiluaren beka eta Alemaniako Humboldt fundazioaren Wilhelm Bessel saria.

Patricia Cancelo burdinaren eskultore geometrikoa eta margolaria da. Bere lanetan, unibertsoa eta hartan gizakiok dugun lekua erakusten ditu. Kazetari moduan lan egin zuen 12 urtez, hainbat hedabidetan, eta irratian zein telebistan ibili zen. Duela lau urtetik hona, galerista dihardu Bartzelonan. Sari asko jaso ditu estatu mailan nahiz nazioartean. Haren lanak zenbait hiri eta herrialdetako museo eta galerietako bildumetan daude; adibidez, Parisen, Irlandan, Danimarkan eta Bartzelonan..

Francesc Monrabal doktorea DIPCko ikertzailea da neutrinoen fisika esperimentalaren arloan. Valentzian eta Texasen Arlingtonen ikasi zuen. Gaur egun, NEXT esperimentuan lan egiten du Canfranceko Lurpeko Laborategian, neutrinoaren izaera zehazten saiatzeko.