Tailerra: “Galaxiak ezagutzen”

Passion for Knowledge

Parte-hartzailea
Virginia García
Aranzadiko Astronomia Saila
Noiz
2023/10/21
11:00
Lekua
STROM erakusketa - Astronomia inklusiboa, 3. solairua, Tabakalera, Donostia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Tailerra: “Galaxiak ezagutzen”

Tailer honen helburua da ikastea galaxiak zer diren, zein motatakoak dauden, Esne Bidea zer den eta espiral horretan non gauden gu. Saioa poltsa galaktikoaren eskulanarekin amaituko da.

Aldez aurretik izena eman behar da Tabakalerako Medialaben webgunean.

Hizlariari buruz

Virginia García Aranzadiko zuzendaritza batzarreko kidea eta FAAEko (Espainiako Elkarte Astronomikoen Federazioa) zuzendaritzako kidea da. Planetarista-lanetan jardun zuen zortzi urtez Donostiako Zientzia Museoan, eta, horretaz gain, kultura zientifikoa sustatzeko jarduerak koordinatu ere egiten zituen bertan. Aranzadin, tailerrak antolatu eta ikastaroak
ematen ditu heldu, gazte eta haurrentzat.