Tailerra: “Nork esan du hemen ez dela izarrik ikusten?”

Passion for Knowledge

Parte-hartzailea
Virginia García
Aranzadiko Astronomia Saila
Noiz
2023/10/28
11:00
Lekua
STROM erakusketa - Astronomia inklusiboa, 3. solairua, Tabakalera, Donostia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Tailerra: “Nork esan du hemen ez dela izarrik ikusten?”

Ziur askotan egon zarela zeruari begira, eta pentsatu duzula non ote dauden hain urrun ikusten diren distira horiek, eta zer logikaren arabera ikusten ditugun han goian mugitzen. Tailer honetan, konstelazioak zer diren ikasiko dugu, gure planetaren mugimenduak berrikusiko ditugu zeruan ikusten diren aldaketak hobeto ulertzeko, eta, azkenik, ikasitakoa praktikan jartzeko, planisferio bat marraztuko dugu aterki batean.

Aldez aurretik izena eman behar da Tabakalerako Medialaben webgunean.

Hizkuntzak: Euskera, gaztelania

Hizlariari buruz

Virginia García Aranzadiko zuzendaritza batzarreko kidea eta FAAEko (Espainiako Elkarte Astronomikoen Federazioa) zuzendaritzako kidea da. Planetarista-lanetan jardun zuen zortzi urtez Donostiako Zientzia Museoan, eta, horretaz gain, kultura zientifikoa sustatzeko jarduerak koordinatu ere egiten zituen bertan. Aranzadin, tailerrak antolatu eta ikastaroak
ematen ditu heldu, gazte eta haurrentzat.