Zine emanaldiak eskolentzat belodromoan
Donostia Zinemaldia zientziarekin bat
- Noiz
- 2025/09/19 - 2025/09/26
- Lekua
- Belodromoa (Donostia)
- Antolatzaileak
- DIPC, Donostia Zinemaldia (SSIFF), Euskadiko Filmategia
- Gehitu egutegira
-
iCal

6 eta 11 urte bitarteko milaka haur gerturatuko dira belodromora, Donostia Zinemaldiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak antolatutako ekitaldi batean zinema eta zientzia konbinatzen dituen film baten proiekziora.
Aurten, Ikastetxeak Belodromoan ekitaldiaren proiekzioak basoaren misterioetan barneratuko dira, bertako biztanleek osatzen duten ekosistema liluragarria eskola-umeei ezagutarazi eta naturan oreka ekologikoa eta biodibertsitatea zaintzearen garrantzia nabarmentzeko.
Belodromoko pantaila erraldoian "Totoro Auzokidea" proiektatuko da, NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Erakundeko Nahia Gartzia-Bengoetxea biologoaren parte-hartzearekin.
Filma euskarara bikoiztuta proiektatuko da, eta gorrentzat eta entzumen arazoak dituztenentzat euskarazko azpitituluak izango ditu.