Zerez egina dago unibertsoa? Kosmiko izpien eta oinarrizko partikulen mundu liluragarria ezagutzeko tailerra

Zientzia Astea

Parte-hartzailea
Stefano Roberto Soleti, Samuele Torelli, Laura Navarro Cozcolluela, Pablo Vazquez, Marian del Barrio-Torregrosa
DIPC
Noiz
2026/11/07
16:00
Lekua
Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
Zientzia Astea EHU
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Zerez egina dago unibertsoa? Kosmiko izpien eta oinarrizko partikulen mundu liluragarria ezagutzeko tailerra
Kreditua: Helmholtz Alliance for Astroparticle Physics / A.Chantelauze Picture: Pierre Auger Observatory / S.Saffi Cosmic Shower: ASPERA / Novapix / L.Bret

"Izpi kosmikoak eta oinarrizko partikulak" tailerra dibulgaziozko erakustaldi esperimental bat izango da, ikus-inpaktu handiko bi gailu klasikoren bidez (Van de Graaff-en sorgailu bat eta laino-ganbera bat) fisikaren oinarrizko kontzeptu batzuk publiko orokorrari gerturatzeko.

Lehenengo zatian, Van de Graaff-en sorgailuarekin demostrazioak egingo dira elektrizitate estatikoko, karga-metaketako, potentzial-diferentzietako eta elektroi-transferentziako fenomenoak irudikatzeko. Eremu elektrikoarekin lotutako hainbat efektu modu seguruan erakutsiko dira, eta parte-hartzaile boluntarioek zuzenean parte hartzeko aukera izango dute.

Bigarren zatian, laino-ganbera bat aurkeztuko da, inguruneko erradiaziotik eta izpi kosmikoetatik datozen partikula ionizatzaileen ibilbideak ikustea ahalbidetzen duen detektagailua. Erakustaldi horren bidez, fisika atomikoaren eta partikulen fisikaren oinarrizko nozioak azalduko dira, eta azalduko da nola instrumentazio zientifikoak begi hutsez ikusezinak diren fenomenoak ikusarazten dituen.

Jarduerak formatu dinamikoa eta parte-hartzailea izango du. Helburua fisika esperimentalarekiko interesa piztea eta zuzeneko esperientzien bidez kontzeptu abstraktuak nola uler daitezkeen erakustea da.

  • Lekua: Tabakalera (azaroaren 6an, ostirala, E2 aretoan, eta azaroaren 7an, larunbata, E1 aretoan)
  • Data eta ordutegia:
    – 2026ko azaroaren 6a, ostirala, 17:00etan
    – 2026ko azaroaren 7a, larunabta, 16:00etan 
  • Hartzaileak: publiko orokorra
  • Iraupena: 60 minutu
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Izen-ematea beharrezkoa da (urriaren 26tik aurrera, Zientzia Astearen webgunean).

+ INFO