Kaze no Tani no Naushika - Nausicaä del valle del viento (Hayao Miyazaki, 1984)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Ibone Ametzaga Arregi
EHU
Noiz
2026/03/25
19:00
Lekua
Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Kaze no Tani no Naushika - Nausicaä del valle del viento (Hayao Miyazaki, 1984)
Kaze no Tani no Naushika - Nausicaä del valle del viento (Hayao Miyazaki, 1984) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan. C Ghibli Studios/ Vértigo Films

Filmaren sinopsia:
Etorkizun urrun batean, onddo pozoitsuz eta intsektu erraldoiz josirik ageri da Lurra, gerra apokaliptiko baten ondotik.Sarraskitu egin dituzte gizakiak. Bizirik atera direnak herri isolatuetan bizi dira, eta ozta-ozta irauten dute inguruan gas toxikoz kutsatutako basoak eta intsektu mutante erraldoiak dituztela.

Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Ibone Ametzaga EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedraren koordinatzailea da, Ekologia irakaslea izateaz gain. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa japonieraz, gaztelerazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gazteleraz.

Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Vitoria-Gasteizen; Sarrerak

Hizlariari buruz

ibone_ametzaga.jpg

Ibone Ametzaga Arregi EHUn Biologia Zientzietan lizentziatua, Imperial College of Science and Technology-n egin zituen masterra eta doktoratua. Egun, Ekologia Arloko irakasle osoa da EHUn. Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Vigoko Unibertsitatean irakasle izan da, eta NEIKER ikerketa-zentroan lan egin du. Egonaldiak egin ditu University of California at Santa Barbara edo eta Oxfordeko Unibertsitatean. Gaur egun, EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedraren koordinatzailea da.