"Emakume zientzialariak atzo eta gaur" Bilbon
Emakumeak Zientzian
- Parte-hartzailea
-
Ainara Cano, Fátima Aurora Saiz, Iraide Artetxe Arrate, Janire Saez and Luz Roncal
Azti, Vicomtech, EHU, BCMaterials eta BCAM - Noiz
-
2026/02/03
18:00 - Lekua
- Ensanche Eraikina, Bilbo
- Antolatzaileak
- Emakumeak Zientzian
- Gehitu egutegira
-
iCal
Emakume zientzialariak atzo eta gaur Emakumeak Zientzian programako jarduera berezienetako bat da, iragana eta oraina uztartzen dituen topaketa bat, zientzian aritzen diren emakumeen lana ikusgarri egiteko. Gipuzkoako ikerketa-zentroetan lanean ari diren bost emakume zientzialari Victoria Eugeniako Sala Club aretoko oholtzara igoko dira, gaur egun zertan ari diren azaltzeko eta beren eguneroko lana publikoari hurbiltzeko, modu ulergarri eta gertukoan.
Horrez gain, zientzialari bakoitzak iraganeko emakume zientzialari edo teknologo bati omenaldia egingo dio, historian funtsezko ekarpenak egin arren isilaraziak edo baztertuak izan diren emakumeak berreskuratuz. Haien bizitzen eta ekarpenen kontakizunen bidez, jarduerak dibulgazio zientifikoa eta memoria uztartzen ditu.
Ainara Cano Ikerlaria - AZTI
Fátima Aurora Saiz Álvaro Garapen zuzendaria - Vicomtech
Iraide Artetxe Arrate Arrantza Kudeaketa Iraunkorreko eta Tunidoetako Ikertzailea - AZTI
Janire Saez Ramón y Cajal and Ikerbasque Research Fellow - EHU/UPV-BCMaterials
Luz Roncal Ikerbasque Research Associate - BCAM
Emakume zientzialariak atzo eta gaur aitortza eta justizia ariketa bat da, bidea ireki zuten emakumeei egindako omenaldia eta gaur egun ezagutza eraikitzen jarraitzen dutenak ikusarazteko leiho irekia.