Badator Zientzia Astea Tabakalerara

Zientzia Astea

Parte-hartzailea
DIPC, CFM, CIC NanoGUNE, POLYMAT
Noiz
2025/11/06 - 2026/11/08
Lekua
Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
EHU
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Badator Zientzia Astea Tabakalerara

Urtero bezala, DIPCk Zientzia Astean parte hartuko du, CIC nanoGUNErekin, Materialen Fisika Zentroarekin (CSIC-UPV/EHU CFM) eta POLYMATekin batera. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) azaroaren 6tik 8ra Tabakaleran antolatu du Donostian. Materialen zientziari buruzko gure standa ikastetxeei eta publikoari irekita egongo da egunero, eta larunbat goizean haurrentzako tailer berezia egingo dira.

Stand "Materialen munduan barrena"

Materialen zientziaren ahalmena erakusteko asmoz, material harrigarriekin esperimentu ikusgarriak egingo ditugu. Gainera, natura nanoteknologian aditua dela ikusiko dugu, eta askotan natura dela inspirazioa aurkitzen dugun lekua. Lau zentroetako ikertzaileek gidatuko dute stand hau, bai ikastetxeentzat, bai publiko orokorrarentzat.

Publiko orokorrarentzako ordutegia:

  • Azaroaren 6a, osteguna: 17:00h-18:30h
  • Azaroaren 7a, ostirala: 17:00etatik 19:00etara
  • Azaroak 8, larunbata: 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara

Hizkuntza: euskara, gaztelania eta ingelesa

"Eskala ezazu zure mundua" familientzako tailerra

Zein da inoiz ikusi duzun gauzarik txikiena? Noraino hel daitezke gure begiak? Tailer honetan, eskala makro, mikro eta nanoskopikoa ezagutuko ditugu DIPCko, CIC nanoGUNEko eta CFMko ikertzaileekin batera. Zientzialari bilakatuko gara Tabakaleraren inguruetan ondoren lupa eta mikroskopioekin aztertuko ditugun laginak bilduz. Azkenik, etxean zuk zeuk eraiki ahal izango duzun mikroskopio bat eraikiko dugu.

Lekua: Tabakalera. E1 patioa.
Eguna eta ordua: 2025eko azaroak 8 (larunbata), 10:15 (euskaraz, gaztelaniaz).
Adina: 4-10 urte (adin txikikoek heldu batekin egon behar dute une oro. Gehienez bi heldu).
Iraupena: 90 min.

Informazio gehiago eta izen-emateak EHUko Zientzia Astearen web-orrialdean

EHU ZIENTZIA ASTEA