Los destellos (Pilar Palomero, 2024)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Ander Urruticoechea Ribate (Osakidetza, OSI Donostialdea-Biogipuzkoa, Deustuko Unibertsitatea), Pilar Palomero
Noiz
2026/03/06
19:00
Lekua
Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Los destellos (Pilar Palomero, 2024)
Los destellos (Pilar Palomero, 2024) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan. C Caramel Films

Filmaren sinopsia:
Isabelen bizitza erabat aldatzen da ustekabean: alabak Ramón maiztasunez bisitatzeko eskatzen dio, gaixorik baitago. Hamabost urtez senar ohiarengandik aldenduta egon ondoren, orain ezezagun bat bezala ikusten du, nahiz eta urteetan familiakoak izan. Isabelek gainditutzat jotzen zituen sentimenduak biziko ditu atzera.

Parte-hartzaileak eta formatua:
Pilar Palomero pelikularen zuzendariak eta Ander Urruticoechea Ribate medikuntzan doktorea eta onkologia medikoan adituak aurkeztuko dute saioa. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.

Aurretik, biek "Bizitzaren amaiera: literatura, zinema eta zientzia" mahai-inguruan, parte hartuko dute. Ekitaldia Itziar Vergarak moderatuko du, BioGipuzkoako zuzendari zientifikoak. Mahai-ingurua Tabakalerako Z aretoan izango da, 18:00etan. Informazio gehiago: [+INFO]

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa gazteleraz.
Aurkezpena: gazteleraz.

Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Donostian; Sarrerak

Hizlariari buruz

Foto_Ander_Urruticoechea.jpg

Ander Urruticoechea Ribate (Pasaia 1971), medikuntzan doktorea eta onkologia medikoan espezialista da. Iruñean, Londresen, Bartzelonan eta Donostian egin du bularreko minbiziaren arloko asistentzia- eta ikerketa-karrera, eta Onkologikoko zuzendaria izan zen bertan (2013-2025). Gaur egun, Donostialdeko eta BioGipuzkoako ESIko onkologo mediko eta ikertzailea da. Deustuko unibertsitateko onkologiako irakaslea. Argitalpen askoren egilea eta Bularreko Minbizia Ikertzeko Espainiako Taldeko presidentea.

PilarPalomero.png

Pilar Palomero zinema-zuzendaria eta gidoigilea da. Las niñas da Palomeroren lehen film luzea, eta arrakasta itzela lortu zuen 2021eko Goya sarien ekitaldian, bederatzi izendapen eta lau sari irabazi baitzituen. Bigarren film luzearekin, La maternal, Goya sarietarako hiru izendapen lortu zituen, eta gainera, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu eta Interpretazio Protagonista Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi. Los destellos izena du Palomeroren hirugarren film luzeak. Hori ere Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zen.