Narayama Bushi-ko - La balada de Narayama (Shôhei Imamura, 1983)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Aitzpea Leizaola Egaña
EHU
Noiz
2026/03/20
19:00
Lekua
Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Narayama Bushi-ko - La balada de Narayama (Shôhei Imamura, 1983)
Narayama Bushi-ko - La Ballade de Narayama (Shôhei Imamura, 1983) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan. C Toei Company.

Filmaren sinopsia:
Herriko lege zaharraren arabera, adinekoek, 70 urte betetzean, herritik joan eta Narayama mendiaren gailurrera joan behar izaten zuten bizitzera. Heriotza-sententzia errukigabe horrekin, tristurak eta etsipenak jota gelditzen ziren familiak, adinekoak mendira bidali beharraren ondorioz.

Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Aitzpea Leizaola antropologoa da, Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea, bai eta bertako antropologia master ofizialeko zuzendaria ere. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa japonieraz, gaztelerazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gazteleraz.

Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Donostian; Sarrerak

Hizlariari buruz

AitzpeaLeiozaola.jpg

Aitzpea Leizaola antropologoa da, Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea, bai eta bertako antropologia master ofizialeko zuzendaria ere. Identitate eraikuntza prozesuetan aditua, bere ikergai nagusiak ditu muga ikerketak, memoria gatazka-osteko testuinguruetan, eta oro har, euskal kultura. Oxfordeko Unibertsitatean Basque Visiting Fellow izan da, eta Amale Artetxe katedra Buenos Airesko Unibertsitatean. Dibulgazioan jardun ohi du.