Diagnostikoa eta Berdintasun Plana
DIPCk urteak daramatza emakume eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrarekin konprometituta. 2020an, barne-hausnarketa prozesu bat egin eta zentroak berdintasunaren arloan zuen egoera aztertu ondoren, Lehen Berdintasun Plana jarri zen martxan. Bi urtez, Elhuyar kanpo-aholkularitzaren laguntzarekin eta DIPCko Berdintasun Batzordearen sorrerarekin garatutako diagnosi-prozesu sakon baten emaitza izan zen plana.
Diagnostikoak informazioa biltzeko hainbat metodologia barne hartu zituen: zentroko dokumentu eta politiken analisia, sexuaren arabera banandutako datu kuantitatiboen bilketa, langile guztiei egindako inkestak, elkarrizketa sakonak eta berdintasun batzordearekin egindako lanketa-saio bat. Analisia eta ondorio nagusiak hurrengo txostenean bildu ziren: Berdintasunaren inguruko diagnostikoa
Lortutako emaitzetan oinarrituta, Lehen Berdintasun Plana 2020–2024 diseinatu zen, lau ildo estrategikotan egituratuta: erakunde-kultura, langilegoaren aniztasuna, jazarpen sexuala lan giroan eta lana/bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioa. Planak 35 ekintza jaso zituen guztira, eta berdintasun batzordearen ikuskaritzapean ezarri dira: Lehen Berdintasun Plana
Gaur egun, DIPC plan hori eguneratzeko prozesuan dago murgilduta. Ziklo berri honi esker, egindako aurrerapenak ebaluatu, erronka berriak identifikatu eta gure ikerketa zentroan berdintasunaren kultura indartzen jarraituko duten ekintza-ildo berrituak definitu ahal izango dira. Laster diagnostiko berria eta hurrengo urteetarako lehentasun estrategikoak jasoko dituen Berdintasun Plan eguneratua argitaratuko dira.