Jazarpenaren aurkako protokoloa
2021ean, sexu-jazarpena, jazarpen sexista eta sexu- edo genero-aniztasunean oinarritutako jazarpena saihesteko eta artatzeko protokoloa abiarazi du DIPCk, bere Berdintasun Batzordea eta kanpo-aholkularitza adituaren laguntzarekin:
Protokolo honen ezarpenak DIPC eratzen duten langile guztientzat lan giro duina bermatzea eta mantentzea du xedetzat, biolentzia orokorretatik, eta bereziki, emakume eta beste kolektibo ez-normatibo batzuen aurkako biolentzietatik aske.
Helburu horrekin, DIPCren espazio fisikoan nahiz kanpokoan, bai eta komunikazio birtualen bitartez edo eta honekin erlazionatutako sinbolikoetan ere, gerta litezkeen sexu-jazarpenak, jazarpen sexistak, sexu-orientazioagatiko jazarpenak, identitate eta genero-adierazpenean oinarritutako jazarpenak, edozein forma edo modalitate dela medio, saihesteko eta artatzeko zenbait jarraibide artikulatzen ditu.
Aholkularitza Konfidentziala izango da protokolo hau aplikatzeaz arduratuko den organoa, eta berari dagokio kexen edo eta denuntzien harreraren eta tramitazioaren ardura. Tramitatzen den kontsulta edo kexa oro konfidentzialtasun printzipioak babestuko ditu.
Lan giroan edozein eratako indarkeriaren biktima izan bazara, jarri gurekin harremanetan:
Aholkularitza Konfidentziala
Beatriz Suescun (beatriz.suescun@dipc.org; 943 01 82 29)
Amaia Arregi (amaia_arregi001@ehu.eus)
Silvia Bonoli (silvia.bonoli@dipc.org)